
Ondarroako Ein Daigun Bidi plataformak eta Bermeoko eta Muxikako
Herrirak bizi arteko zigorren kontrako elkarretaratzeak egin dituzte asteburuan. Minutu bat gehiagorik ez! Bizi arteko zigorra eten lelopean herritar asko batu dira asteburuon. Berton egin diren mobilizazioetaz gain, Estrasburgon (Frantzia) be egon dira bertokoak. Euskal Herri mailako deialdiari erantzunez, 77 euskal herritar joan dira Estrasburgora. Bizi osorako espetxe zigorra kentzeko eskatzeaz gain eta espainiar nahiz frantziar gobernuek daramaten espetxe politika aldatzeko be eskatu zuten bertaratu zirenek.