Murrizketen kontrako kalejira zaratatsua egin dute Markina-Xemeinen
Markina-Xemeingo greba komiteak deituta, kalejira zaratatsua egin zen zapatuan Markina-Xemeingo kaleetan zehar. Irailak 26rako gehiengo sindikalak eta eragile sozialak deituta daukan Greba Orokorra guztion artean girotzea zen LABen asmoa: “Aurr...
Markina-Xemeingo greba komiteak deituta, kalejira zaratatsua egin zen zapatuan Markina-Xemeingo kaleetan zehar. Irailak 26rako gehiengo sindikalak eta eragile sozialak deituta daukan Greba Orokorra guztion artean girotzea zen LABen asmoa: “Aurrera begira izango ditugun murrizketei planto egiteko”. Euskal Herriak Hitza eta erabakia lemapean irten zen kalejira Arkupetik eta herritarrez gainera, bertan parte hartu zuten bai eta Markina-Xemeingo alkate Juanjo Txurrukak eta zinegotzi batzuek be.