
Familia bateko sei kide, tartean jaioberri bat, erreskatatu zituen Gurutze Gorriak joan den asteburuan Ondarroan. Familia lehenengo haitzetan zegoen eta mareak gora egin zuenean harri baten gainean geratu ziren. Gertaera zapatuan izan zen, 16:05ak alde...

Jaialdiak duela bi urte zendu zen Aitzol Aramaio zinemagile ondarrutarrari omenaldia egitea du helburu, besteak beste. Urriaren 11n hasi 14ra arte luzatuko da. Egun horietan, egunero, hainbat ekintza egingo dira. Herriko sormena goratzea du helburu jaialdiak. Horretarako, herritarren parte hartzea eskatu dute antolatzaileek. Marabilli Sormen Festibalak bere web orria be abian jarri du.Besteak beste, jaialdian parte hartuko dute Marlango taldeak, Ruper Ordorikak, Roberto Mosok, Toti Martinez de Lezeak, Maialen Lujanbiok, Alex Angulok, Mikel Urdangarinek, Mikel Urmenetak, Patxo Telleriak eta Asier Altunak. (Argia Ituarte Ondarroako alkatea jaialdiko antolatzaile Kirmen Uribe eta Txomin L. Aramaiogaz) Bideoa ikusi. Marabilli festibala, zer da? Jaialdiak zinea, literatura, artea, diseinua eta musika elkartuko ditu. Argita Ituarte Ondarroako alkatearen esanetan, “jaialdiak herriko eta herritarren sormena bultzatzea bilatzen du. Eta Ondarroa horren adibide da”. Marabilli Sormen Festibala diruz lagundu dute Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ondarroako Udalak. “Pozgarria da leku eta mondu ezberdinetako agenteek jaialdi hau antolatzen lagundu izana”, adierazi du Kirmen Uribe idazle ondarrutar eta Aramaioren lagunak. Aurkezpena amaitzeko, Uribek Aitzol Aramaioren esaldia ekarri du gogora: “Bixitxi marabillosu de”. Egitaraua: Urriak 11, eguena - 20.00: Manuel Elu eta Kresala Musika Banda Kalekutzeko eskaileretan. Arraun Taldeko Arraunlarien pasilloa. - 20.30: Sormena hamar minututan. Maialen Lujanbio, Alex Angulo, [...]

Orain dela hiru urte, Lekeitioko Antzar Egunean egon ziren istiluen ondorengo atxilotze eta oraingo epaiketa prozesuari buruzko balorazioa egin du gaur goizean Bildu Bizkaiak Bizkaiko Batzar Nagusietan. Bertan egon dira auziperatuetako batzuk eta testi...