
20:00etan zegoen jarrita hitzordua, Alamedan. Ordurako Ertzaintzaren hiru furgoneta zebiltzan herrian. Elkarretaratzea egin aurretik, asanbladan, Urresti 06:00etan Bilbaoko anatomiko forentsetik pasatu dela eta “ondo” zegoela jakinarazi dut...

Mondragon taldeko Cikautxo kooperatibak Txinako Kunshan hirian duen lantegia ofizialki inauguratu du . Cikautxok Mondragon taldeko Fagor Ederlan kooperatibagaz elkarlanean egin du inaugurazio ekitaldia. Cikautxoko arduradunen esanetan, “Txinan os...

Atzo (martitzenean) esan zioten Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldetik kanporatuko zutela. “Momentuz ez dut nahi gai honen gainean adierazpen gehiegi egin. Orain beste batzuk dira hitz egin behar dutenak. Zuzendaritzak esan behar du zer dela eta hartu duten erabakia. Nik uste ez dudala hain maila txarra eman”. Albisteak ezustean harrapatu duela be gaineratu du. “Ez nuen espero, baina beno, zer egingo diogu ba?”. Txurruka orain beste talde batzuk begiratzen dabil. “Horretan nabil”. Bien bitartean, Euskaltel-Euskadi taldeko arduradun Igor Galdeano jarri da eta berea izan da Txurruka kanporatzeko erabakia. “Batzuk barruan geratu dira, beste batzuk sartu egin dira eta beste batzuk, nire moduan, kanpoan geratu gara”.

Atzo gauean, gauerdian, atxilotu zuten Urresti, eta bere etxea be miatu egin du Espainiako Poliziak. Urresti inkomunikatzeko agindua eman du Javier Gomez Bermudez epaileak. Madrilera eraman aurretik Bilbora eramango dute, mediku batek ikus dezan. “Erakunde terroristaren laguntzaile” izatea leporatzen diote, Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez. Etxea miatzean dokumentu ugari eta informatika tresnak eraman dituzte Urrestiren etxetik. Poliziak bost orduz aritu dira miaketa egiten, gauerditik goizaldeko bostak arte. Poliziako iturriek berri agentziei azaldu dietenez, gaur gauean Madrilera eramango dute, Espainiako Poliziaren komisaria batera. Lehenago, Bilbora eramango dute sendagile batek ikus dezan. Auzitegi Nazionaleko epaile Javier Gomez Bermudezek inkomunikazioa ezarri dio. Senitartekoak Bilbon egon dira gaur goizean, Kepa Manzisidor abokatuaren bulegoan. Ez abokatuak, ez senideek, ez dute eduki jakiterik atxilotua non dagoen. Abokatuaren bitartez, Urresti konfiantzazko sendagile batek ikusteko eskaria bideratu du gaur bertan. «Nire anaia sendagilea da, eta forenseagaz batera bada be, anaiak Igor ikustea eskatu dugu», azaldu du Urrestiren osaba batek, gaur, abokatuaren bulegotik atera ostean. Bihar goizean da joatekoa Espainiako Auzitegi Nazionalera (Madril, Espainia) Kepa Manzisidor abokatua, Urresti non dagoen jakin asmoz. Atxiloketa salatzeko gaur, 20:00etan, hitzordua jarri dute Alamedan. Atxiloketa salatu eta Urrestiri babesa erakusteaz gain, momentura arte dagoen informazioa be plazaratuko dute. Barikuan, 19:00etan, Gernikako akordioa sinatu [...]