
Igor Urresti Osa bihar arratsaldean pasatuko dute Javier Gomez Bermudez epailearen aurretik, 16:00etatik aurrera. Ordura arte, inkomunikazio egoeran jarraituko du ondarrutarrak. Epaileak, bestalde, uko egin dio senitartekoek konfiantzazko mediku batek...

Xabi Aranburu eta Asier Badiola preso politikoen urtebetetzea ospatzeko Kalamendira irteera egingo da zapatuan. 09:00etan aterako dira Alamedatik. Kalamendin hamaiketakoa eta txotxa egingo dituzte, eta ostean, presoei bidaltzeko argazkiak aterako dituz...

Hiru BTT martxa hartuko dituen Goierri Zirkuitua jokatzen hasiko dira zapatuan, Amallon. Azken urteetan Arnoate Zirkuitua izan dena Goierri Zirkuitua izatera pasatu da aurten, eta hiru proba hartuko ditu bere baitan: Amallokoa, Arretxinagakoa eta Aules...

Citroen Saxoaren bolantean eta 1.600 zilindradara arteko mailan Espainiako Autokros Txapelketa irabazi du Uranga markinarrak. Txapelketa sei lasterketek osatu dute eta Urangaren eta Ivan Posadoren arteko buruz burukoa izan da ia beti. Urangak hiru last...

Pedro Mari Txurruka Aritza harri-jasotzaileak merezitako omenaldia izango du Kalbaixon. Dena prest dago hark erabilitako harriekin txapelketa egiteko. Lekua zehaztuta dago: Mutrikuko Kalbario ermitako plaza; eguna: irailaren 23a, domeka; ordua: 18:00ak. Bateko eta besteko, Kalbarioko Kofradiako gazteek Aritzaren izena goraipatu nahi dute, oroimenean gal ez dadin. Bide batez, herri kirolekiko zaletasuna bultzatzea bilatuko du ekimenak. Pedro Mari Txurruka Aritza (1894-1964) Olatz auzoko Aritza baserrian jaio zen. 1,80 zentimetroko garaierako eta 95 kilogramoko gizasemea zen. Ez zen lan luzetarako harri-jasotzailea izan, bai, ordea, hamaika harri eta bestelako zama astunekin ekintza izugarriak egindakoa. Erakustaldietan harriak ez eze, berunak eta ingudeak ere jaso ohi zituen. Garaiko harri-jasotzaile handienetakoa izan zen, Itziarko Arteondorekin batera. Euren artean jokatutakoa idatziz eta argazkiz jaso zen lehen apustua izan zen, eta horri esker gaur egunera arte iritsi dira ekintza epiko haien oihartzunak. 1917ko maiatzaren 20an, Gipuzkoan aurkaririk ez zitzaiola geratzen ikusita, Arteondok ondorengo desafioa bota zien Bizkaiko harri-jasotzaileei: «Bittor Zabala Arteondok, Gipuzkuko harrijasotzaileen txapeldunak, bizkaitar edozeinen aurka jokatuko luke, ea nork gehiago aldiz jasoko 188 kiloko harri kuadroa. Harria ez daiteke izan 24 ontza baino luzeagoa; ezta 22 ontza baino motzagoa ere. Berunez bete daiteke azta osatzearren. Il onen 27an ospatuko litzake neurketa Debako pelotalekuan, atsaldeko elizkizunaren [...]

2009ko Lekeitioko Antzar Eguneko istiluen harira auzipetutako zazpi gazteren aurkako epaiketa bertan behera geratu da, aurretiaz fiskaltzaren eta defentsaren arteko akordioa lortu delako. Auzipetuek baldintzapeko urtebeteko zigorra bete beharko dute. Baldintzapean aske geratzeaz gain, lau urteko gaitasungabetzea ezarri diote auzipetu bakoitzari. Zazpiren artean 32.000 euroko isuna ordaindu beharko dute kalte ordainetan.

Zapatuan egingo diren Euskaraz bizi nahi dut herri-lasterketetan parte hartzeko deialdia egin dute gaur eguerdian Natxi Aranburu, Xabier Arrate eta Irma Etxeberria, EA, Lekeitio eta Markina-Xemeingo ordezkariek. Euskaraz bizitzeko nahia, harrotasunez e...

Udalak auzipetuekin bat egin eta idatzi bat argitaratu du. Epaiketa bertan behera uzteko eta horrela izango ez balitz, auzipetuak aske uzteko exijitu du idatziaren bidez. (Ondarroako Udalak bidali duen idatzia)