Txurrukari babesa emon diote Euskaltel Euskadiko txirrindulari ohiek
Euskaltel Euskadi taldean aritu diren eta gaur egun puntako beste talde batzuetan dabiltzan hainbat txirrindularik (Markel Irizar, Beñat Intxausti, David Lopez, Iker Camaño, Jonathan Castroviejo, Koldo Fernandez de Larrea eta Haimar Zubeldiak) bere f...
Euskaltel Euskadi taldean aritu diren eta gaur egun puntako beste talde batzuetan dabiltzan hainbat txirrindularik (Markel Irizar, Beñat Intxausti, David Lopez, Iker Camaño, Jonathan Castroviejo, Koldo Fernandez de Larrea eta Haimar Zubeldiak) bere filosofia hautsi ez dezan eskatu diote talde laranjari.
Euskalteleko taldekide ohiek zabaldutako agirian diotenez, Amets Txurrukak eta Iban Velascok taldean jarraituko ez dutela jakiteak eroan ditu isiltasuna haustera. «Amets guztiok estimatzen dugu, eta zaleentzat ikonoa da, bere adiskidetasun, ausardia eta esfortzuagatik. Velascori ere sekula ez dio minik eman zeukan guztia besteen alde emateak. IGGk emandako argudioak –punturik eza eta progresio falta– kolpe zikina dira proiektu honek hasieratik, Miguel Madariaga buru, defenditu dituen balore eta espirituari», adierazi dute.
Igor Gonzalez de Galdeano Euskalteleko kirol-zuzendaria egin dute taldeak bizi duen egoeraren erantzule, World Tour ligan jarraitu ahal izateko txirrindulari atzerritarrak fitxatzeko agertu duen asmoagatik batez be.