“Badakigu hauteskunde kanpainan gaudela, eta Ondarroako EAJk Bildurekin duen jarrera erasokorra are gehiago nabarmendu daitekeela egunotan. Gezurrak asmatu eta zabaltzeraino heltzea, ordea, ez dakigu urduritasun kontua ala zer den, baina ez dugu...
Lea-Artibai Open Txapelketa jokatzen hasiko dira domekan gaur eguneko punta-puntako profesionalak eta maila handieneko afizonatuak. Finalerdi bi jokatuko dira datorren domekan eta hurrengoan, eta finala, urriaren 13an, Urriko Azoka Egunean, izango da.
70 metro karratuko 77 sail jarriko ditu herritarren eskura Markina-Xemeingo Udalak. Barroeta dorrea eta futbol zelaiaren artean dauden 9.000 metro karratuetan ortu ekologikoak egiteko proposamena egin du herriko ingurumen batzordeak, eta datorren udaba...
Erdi Arora jauzi egingo du asteburuan Ondarroak. Jaiak inbertsio handia eskatzen du. Jai batzordea etenik barik ibili da beharrean otsaila-martxoaz geroztik. Eta joan-etorri horretan danek nahiko luketeen ibilbidea eduki du batzordeak: bakarrik funtzionatu du, lantaldetan. Asko eta asko izan dira bertan ibili direnak, eta hainbeste izanda, bat edo bat karteletatik kanpora be geratu da. «Eskola publikoa eta Nasa kaleko auzokideak aitatzea ahaztu zaigu karteletan. Gazte asanblada be laguntzaileen artean dago», esan dute. Udaletxean eta auditorioan egin dituzte batzarrak eta lanak. Aurreko urteetatik gordeta zegoen materiala berreskuratu dute. Asko eta asko, baina, galdu egin dira bidean, lokal aldaketa bat tarteko. «Pena handia da, jendeak egindako behar asko eta asko galdu egin da». Eta aurreko urteetako hutsuneak betetzeko ahaleginean, Erdi Aroko azoka egongo da aurten. Herriko merkatariak Nasa kalean egongo dira, eta kanpokoak Musika Plazan. Zapatuko eta domekako egitaraua: Irailak 29, zapatua -11:00. Musika plazan eta Alamedan kale animazioa; Latxanbre plazan muralaren hasiera. -11:30. Kafeko Atzen eta Kantoipen kale animazioa; Iparkalen hasita, Goiko Kale eta Kale Handirantz, kantu gregoriarren emonaldia. Astotxo gaineko txangoak umeentzat, Iparkalen hasita. Haize metalezko musika tresnekin, Erdi Aroko kantu emonaldia, Kale Handin hasita. -12:00. Arku jaurtiketa tailerra frontoian. Kofradia Zaharraren aurrean pregoi antzeztua; gaiteroak Iparkaletik hasita. -12:30. Alamedan [...]
San Jeronimo jaiak ate joka datoz Mutrikura. Bihar gauean hasiko dute ibilbidea, talde biren rock kontzertuarekin. Asteburuko ekimenak azken hiru hilabeteetako lanaren emaitza izango dira. Hamabost-hogei bat lagun aritu dira bileraz bilera guztia lotzen, «iaz baino jende gutxiago», auzotarrek aitortu dutenez, beharbada «aurreko urteko nekea tarteko». Bileretan gutxiago ala gehiago izan, lana egiteko jende piloa egoten da urterik urte, «harro egoteko» beste. «Muntaketarako-eta pare bat astebukaeratan geratzen gara», esan dute auzokoek. Berrikuntzarik gabe, urterik urte jendea erakartzen duen egitaraua prestatu dute. Txotx erakargarria Iaz Mutrikuko Bertso Eskolak hartu zuen lekua Andoni Egañak eta Sebastian Lizasok hartuko dute bihar. Txotxak eta afariak ekarriko ditu bertsoak. Mahaiaren bueltan 175-200 lagunentzat egongo da tokia. «Txotxean 200 lagun batzen gara urtez urte. Jende batek aurretik hartzen du lekua geure bitartez». Bestela, zapatu iluntzean auzora bertara joanda eskuratu ahalko da txartela. Jai eremutik aterata, zapatuan erroten ibilbidea eskura egongo da, norbere kabuz ala Javier Castro gidari dela egiteko. Domekan –San Jeronimo eguna– aurreko urteetan egin bezala, garai bateko tresnen museoa bisitatzeko aukera egongo da. Bisitariek aspaldiko argazki eta gailu berriak edukiko dituzte ikusgai. «Beti irteten du zerbait berriak, historia berriek. Baten batek auzoaren historiarekin zerikusia duen zerbait izanez gero, eskertuko dugu ekartzea». Bateko eta besteko, [...]
Claudio Bravo atezainaren lesioa eta ebakuntza tarteko, Eñaut Zubikarai egongo da Realaren atea zaintzen zapatuan. Ez da edozein partidu izango: Real Sociedad-Athletic derbia 20:00etan hasiko da, Anoetan. Atzo arratsaldean egin zioten Bravori ebakuntza Martinez Renobales doktorearen eskutik. Eskuin erradioko ebakuntza perkutaneoa (torloju baten bidez) ondo atera zen. Astelehenean errekuperazio prozesua hasiko du Zubietako kirol instalakuntzetan.
Ertibil-Bizkaia Ikus arteen erakusketa ibiltaria egongo da Lekeition urriaren 2tik 14ra. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura sailak antolatzen duen erakusketak Bizkaiko arte garaikidea zabaldu eta ulertaraztea ditu helburu. Erakusketagaz gainera, bi ekimen...