77 sail alokatuko ditu Markina-Xemeingo Udalak ortu ekologikoetarako
70 metro karratuko 77 sail jarriko ditu herritarren eskura Markina-Xemeingo Udalak. Barroeta dorrea eta futbol zelaiaren artean dauden 9.000 metro karratuetan ortu ekologikoak egiteko proposamena egin du herriko ingurumen batzordeak, eta datorren udaba...
70 metro karratuko 77 sail jarriko ditu herritarren eskura Markina-Xemeingo Udalak. Barroeta dorrea eta futbol zelaiaren artean dauden 9.000 metro karratuetan ortu ekologikoak egiteko proposamena egin du herriko ingurumen batzordeak, eta datorren udabarrirako martxan jartzea da asmoa. Norbere kontsumorako ortuak izango direla zehaztu dute ingurumen batzordekoek, eta ezin izango da bertan produzitutakoa saldu. Markina-Xemeinen erroldatuta dauden guztiek edukiko dute ortuak alokatzeko aukera. Halandabe, lehentasun batzuk jarriko dituzte, eta beraz, sail batzuk erretiratu eta langabetuentzat gordetzea aurreikusten dabiltza. Bestalde, ahal denik eta herritar gehienek parte hartu ahal izateko asmoz, bost urteko txandatzea jarriko dute.