EAJ eta ‘Deia’ egunkaria “gezurretan” ari direla salatu du Ondarroako Bilduk
“Badakigu hauteskunde kanpainan gaudela, eta Ondarroako EAJk Bildurekin duen jarrera erasokorra are gehiago nabarmendu daitekeela egunotan. Gezurrak asmatu eta zabaltzeraino heltzea, ordea, ez dakigu urduritasun kontua ala zer den, baina ez dugu...
“Badakigu hauteskunde kanpainan gaudela, eta Ondarroako EAJk Bildurekin duen jarrera erasokorra are gehiago nabarmendu daitekeela egunotan. Gezurrak asmatu eta zabaltzeraino heltzea, ordea, ez dakigu urduritasun kontua ala zer den, baina ez dugu onartuko”. Horretxek adierazpenak egin ditu Ondarroako Bilduk irailaren 20an Deia eta El Correoren edizio digitaletan Ondarroako Udalak langileei Gabonetako aparteko ordainsaririk ordainduko ez diela argitaratu eta gero. Albistea Ondarroako EAJko kideen adierazpenen gainean zegoen idatzita. Irailaren 21ean, berriz, Deiaren paperezko edizioan emon zuen berri bera kazetari batek, Laura Mintegik bezperan eduki zuen ekitaldiko erreportajearen aldamenean. Oraingoan, Ondarroako jeltzaleen ahotan barik, erabakia –Gabonetako aparteko ordainsaria ez ordaintzea– egiatzat emon zuen kazetariak berak, Bilduk azaldu duenez.
Horren aurrean, honakoa galdetu nahi izan dio Bilduk Ondarroako EAJri, bai Deiako kazetariari: “Posible da zuzentzea eta egia bere osotasunean esatea?”.
Gertakaria oso larritzat jo du Bilduk. “Hauteskunde kanpainan edota kanpainatik kanpo Bilduren erabakiak kritikatzea zilegi da, ez, ordea, egin ez duenik. Oso larria da etekin alderdikoiak medio gezurrak zabaltzeraino heltzea. Deiari gezurra zabaltzeko baliatu zen orrialde berberetan zuzenketa exijitzen diogu, horrela egin ezean artikulua sinatu zuen kazetariaren kontra salaketa jartzea aztertuko dugu”.