Erdi Aroko Jaia ospatuko du Ondarroak zapatutik domekara bitartean
Erdi Arora jauzi egingo du asteburuan Ondarroak. Jaiak inbertsio handia eskatzen du. Jai batzordea etenik barik ibili da beharrean otsaila-martxoaz geroztik. Eta joan-etorri horretan danek nahiko luketeen ibilbidea eduki du batzordeak: bakarrik funtzionatu du, lantaldetan. Asko eta asko izan dira bertan ibili direnak, eta hainbeste izanda, bat edo bat karteletatik kanpora be geratu da. «Eskola publikoa eta Nasa kaleko auzokideak aitatzea ahaztu zaigu karteletan. Gazte asanblada be laguntzaileen artean dago», esan dute. Udaletxean eta auditorioan egin dituzte batzarrak eta lanak. Aurreko urteetatik gordeta zegoen materiala berreskuratu dute. Asko eta asko, baina, galdu egin dira bidean, lokal aldaketa bat tarteko. «Pena handia da, jendeak egindako behar asko eta asko galdu egin da». Eta aurreko urteetako hutsuneak betetzeko ahaleginean, Erdi Aroko azoka egongo da aurten. Herriko merkatariak Nasa kalean egongo dira, eta kanpokoak Musika Plazan. Zapatuko eta domekako egitaraua: Irailak 29, zapatua -11:00. Musika plazan eta Alamedan kale animazioa; Latxanbre plazan muralaren hasiera. -11:30. Kafeko Atzen eta Kantoipen kale animazioa; Iparkalen hasita, Goiko Kale eta Kale Handirantz, kantu gregoriarren emonaldia. Astotxo gaineko txangoak umeentzat, Iparkalen hasita. Haize metalezko musika tresnekin, Erdi Aroko kantu emonaldia, Kale Handin hasita. -12:00. Arku jaurtiketa tailerra frontoian. Kofradia Zaharraren aurrean pregoi antzeztua; gaiteroak Iparkaletik hasita. -12:30. Alamedan [...]
Erdi Arora jauzi egingo du asteburuan Ondarroak. Jaiak inbertsio handia eskatzen du. Jai batzordea etenik barik ibili da beharrean otsaila-martxoaz geroztik. Eta joan-etorri horretan danek nahiko luketeen ibilbidea eduki du batzordeak: bakarrik funtzionatu du, lantaldetan.
Asko eta asko izan dira bertan ibili direnak, eta hainbeste izanda, bat edo bat karteletatik kanpora be geratu da. «Eskola publikoa eta Nasa kaleko auzokideak aitatzea ahaztu zaigu karteletan. Gazte asanblada be laguntzaileen artean dago», esan dute.
Udaletxean eta auditorioan egin dituzte batzarrak eta lanak. Aurreko urteetatik gordeta zegoen materiala berreskuratu dute. Asko eta asko, baina, galdu egin dira bidean, lokal aldaketa bat tarteko. «Pena handia da, jendeak egindako behar asko eta asko galdu egin da».
Eta aurreko urteetako hutsuneak betetzeko ahaleginean, Erdi Aroko azoka egongo da aurten. Herriko merkatariak Nasa kalean egongo dira, eta kanpokoak Musika Plazan.
Zapatuko eta domekako egitaraua:
Irailak 29, zapatua
-11:00. Musika plazan eta Alamedan kale animazioa; Latxanbre plazan muralaren hasiera.
-11:30. Kafeko Atzen eta Kantoipen kale animazioa; Iparkalen hasita, Goiko Kale eta Kale Handirantz, kantu gregoriarren emonaldia. Astotxo gaineko txangoak umeentzat, Iparkalen hasita. Haize metalezko musika tresnekin, Erdi Aroko kantu emonaldia, Kale Handin hasita.
-12:00. Arku jaurtiketa tailerra frontoian. Kofradia Zaharraren aurrean pregoi antzeztua; gaiteroak Iparkaletik hasita.
-12:30. Alamedan Erdi Aroko dantza.
-13:30. Larre aldaketa Antiguako baselizatik Likona Dorre azpira; Latxanbre plazan Erdi Aroko dantzak.
-14:30. Musika Plazan Erdi Aroko dantza; Kofradia Zaharraren aurrean akrobaziak.
-16:00. Alamedan bertso trama.
-17:00. Musika plazan akrobazien erakustaldia; Latxanbre plazan txotxongiloak.
-17:30. Frontoian Arku jaurtiketa tailerra; Kafeko Atzen akrobazien erakustaldia; Kofradia Zahar aurrean kanpai joaldia.
-18:00. Musika plazan hegazti harraparien ikuskizuna.
-18:30. Alamedan Erdi Aroko dantza; Latxanbre plazan akrobazien erakustaldia.
-19:30. Erdi Aroko dantza Sutargi aurrean.
-20:30. Herensugea eta Azken lehorreratzea ikuskizuna. Amaiera Zubi Zaharrean.
-00:00. Queimada Musika Plazan.
Irailak 30, domeka
-11:30. Alameda inguruan, El caballero y su escudero kale antzerkia.
-12:00. Txotxongiloak frontoian; Kafeko Atze inguruan El caballero y su escudero; Kofradia Zahar aurrean akrobaziak.
-12:30. Kofradia Zahar aurrean El caballero y su escudero.
-13:00. Akrobaziak Alamedan; antzerki ibiltaria Kofradia Zaharraren aurrean.
-13:30. Akrobaziak Musika plazan; antzerki ibiltaria Kantoipen; Los pordioseros kale antzerkia Kale Handi, Goiko Kale eta Iparkalen.
-14:00. Alamedan antzerki ibiltariaren amaiera.
-14:30. Alamedan Erdi Aroko herri kalejira erraldoia; Kofradia Zahar aurrean akrobaziak.
-15:00. Kantoipe inguruan Erdi Aroko herri kalejira erraldoia; Amaierako kantaldia Nasa kalean: Arrain Andiarenak.