Ertibil-Bizkaia ikus arteen erakusketa dator urrian Lekeitiora
Ertibil-Bizkaia Ikus arteen erakusketa ibiltaria egongo da Lekeition urriaren 2tik 14ra. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura sailak antolatzen duen erakusketak Bizkaiko arte garaikidea zabaldu eta ulertaraztea ditu helburu. Erakusketagaz gainera, bi ekimen...
Ertibil-Bizkaia Ikus arteen erakusketa ibiltaria egongo da Lekeition urriaren 2tik 14ra. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura sailak antolatzen duen erakusketak Bizkaiko arte garaikidea zabaldu eta ulertaraztea ditu helburu. Erakusketagaz gainera, bi ekimen osagarri antolatuko ditu Lekeitioko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiagaz elkarlanean. Horrela, urriaren 5ean, Arte garaikiderako sarrera izango den hitzaldia eskainiko dute Barandiaran aretoan, eta hizlaria, artearen historian doktorea den Ismael Manterola Ispizua izango da. Zentzu berean, urriaren 12an, bisita gidatuak egingo dira erakusketara Ismael Manterolaren laguntzagaz. 12:00etan gazteleraz egingo dira bisitak eta 18:00etan euskaraz. Horietan bisitetan parte hartu ahal izateko, urriaren 5a orduko emon beharko da izena kultur etxean.