Lea-Artibai Open txapelketako lehen finalerdia jokatuko da domekan
Lea-Artibai Open Txapelketa jokatzen hasiko dira domekan gaur eguneko punta-puntako profesionalak eta maila handieneko afizonatuak. Finalerdi bi jokatuko dira datorren domekan eta hurrengoan, eta finala, urriaren 13an, Urriko Azoka Egunean, izango da.
Lea-Artibai Open Txapelketa jokatzen hasiko dira domekan gaur eguneko punta-puntako profesionalak eta maila handieneko afizonatuak. Finalerdi bi jokatuko dira datorren domekan eta hurrengoan, eta finala, urriaren 13an, Urriko Azoka Egunean, izango da. Egiguren II eta Garate, eta Txirtu eta Hernandez aurkituko dira domekan, Markina-Xemeingo Uni frontoiko kantxan, eta norgehiagoka bizia espero da, finalerdi horretan garaile geratzen den bikoteak, urriaren 13ko finala jokatuko du-eta. Partiduak 18:00etan hasiko dira, baina, partidu nagusiaren aurretik Markinako Zesta Eskolako Pelotariek jokatuko dute. Horrela, Goitia eta Gandiaga eta Beide eta Zabalaren arteko lehia ikusi ahalko dute hasteko, zesta-punta zaleek.