San Jeronimo jaiak, historiaz bete-bete
San Jeronimo jaiak ate joka datoz Mutrikura. Bihar gauean hasiko dute ibilbidea, talde biren rock kontzertuarekin. Asteburuko ekimenak azken hiru hilabeteetako lanaren emaitza izango dira. Hamabost-hogei bat lagun aritu dira bileraz bilera guztia lotzen, «iaz baino jende gutxiago», auzotarrek aitortu dutenez, beharbada «aurreko urteko nekea tarteko». Bileretan gutxiago ala gehiago izan, lana egiteko jende piloa egoten da urterik urte, «harro egoteko» beste. «Muntaketarako-eta pare bat astebukaeratan geratzen gara», esan dute auzokoek. Berrikuntzarik gabe, urterik urte jendea erakartzen duen egitaraua prestatu dute. Txotx erakargarria Iaz Mutrikuko Bertso Eskolak hartu zuen lekua Andoni Egañak eta Sebastian Lizasok hartuko dute bihar. Txotxak eta afariak ekarriko ditu bertsoak. Mahaiaren bueltan 175-200 lagunentzat egongo da tokia. «Txotxean 200 lagun batzen gara urtez urte. Jende batek aurretik hartzen du lekua geure bitartez». Bestela, zapatu iluntzean auzora bertara joanda eskuratu ahalko da txartela. Jai eremutik aterata, zapatuan erroten ibilbidea eskura egongo da, norbere kabuz ala Javier Castro gidari dela egiteko. Domekan –San Jeronimo eguna– aurreko urteetan egin bezala, garai bateko tresnen museoa bisitatzeko aukera egongo da. Bisitariek aspaldiko argazki eta gailu berriak edukiko dituzte ikusgai. «Beti irteten du zerbait berriak, historia berriek. Baten batek auzoaren historiarekin zerikusia duen zerbait izanez gero, eskertuko dugu ekartzea». Bateko eta besteko, [...]
San Jeronimo jaiak ate joka datoz Mutrikura. Bihar gauean hasiko dute ibilbidea, talde biren rock kontzertuarekin.
Asteburuko ekimenak azken hiru hilabeteetako lanaren emaitza izango dira. Hamabost-hogei bat lagun aritu dira bileraz bilera guztia lotzen, «iaz baino jende gutxiago», auzotarrek aitortu dutenez, beharbada «aurreko urteko nekea tarteko».
Bileretan gutxiago ala gehiago izan, lana egiteko jende piloa egoten da urterik urte, «harro egoteko» beste. «Muntaketarako-eta pare bat astebukaeratan geratzen gara», esan dute auzokoek.
Berrikuntzarik gabe, urterik urte jendea erakartzen duen egitaraua prestatu dute.
Txotx erakargarria
Iaz Mutrikuko Bertso Eskolak hartu zuen lekua Andoni Egañak eta Sebastian Lizasok hartuko dute bihar. Txotxak eta afariak ekarriko ditu bertsoak. Mahaiaren bueltan 175-200 lagunentzat egongo da tokia. «Txotxean 200 lagun batzen gara urtez urte. Jende batek aurretik hartzen du lekua geure bitartez». Bestela, zapatu iluntzean auzora bertara joanda eskuratu ahalko da txartela.
Jai eremutik aterata, zapatuan erroten ibilbidea eskura egongo da, norbere kabuz ala Javier Castro gidari dela egiteko.
Domekan –San Jeronimo eguna– aurreko urteetan egin bezala, garai bateko tresnen museoa bisitatzeko aukera egongo da. Bisitariek aspaldiko argazki eta gailu berriak edukiko dituzte ikusgai. «Beti irteten du zerbait berriak, historia berriek. Baten batek auzoaren historiarekin zerikusia duen zerbait izanez gero, eskertuko dugu ekartzea».
Bateko eta besteko, arratsaldeak Irrien Lagunen ikuskizuna ekarriko du auzora. Algara eta giro ona ziurtatuta daude.
EGITARAUA
Bihar, barikua
23:00. Rock kontzertua: Kraussk (Mutriku) eta Drongenerds (Ondarroa).
Zapatua, 29
21:00. Bertso afaria Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariekin.
Ondoren. Erromeria DJ Modestorekin.
Goizaldean. Txokolatada.
Domeka, 30, San Jeronimo eguna
Egun osoan. Garai bateko tresnen museoa ermitan.
12:00. Meza.
Ondoren. Herri kirolak eta jolasak auzoko gazteen artean.
17:00. Umeentzako jaialdia: Irrien Lagunak.
Ondoren. Ibiriko abereak: zezen txikiak, poneyak.