
Hil honetan hasita eta datozen hileotan, Munitibarko Beti Jai ingurua urbanizatzeari ekingo diote. Bertako segurtasun eza kontuan hartuta, espaloi bi egingo dituzte, besteak beste. Iker Belaustegi Munitibarko alkateak azaldu duenez, «herriak arazo bat...

Aste honetan amaituko du Etxebarriko Udalak udaletxeko harrera-leku barria. Sarrailak, erakusmahaia eta kristalezko hormetako biniloa jartzea besterik ez zaie falta. Abuztuan hasi zituzten lanak eta azken ikutuak besterik ez direla falta zehaztu du Jes...

Ekainetik orain arte gazte asanblaldak bere jarduna eten badu be, orain, Gazte Olinpiadak antolatu ditu urriaren 20tik azaroaren 3ra arte. Izena emateko eguna urriaren 5a, barikua, izango da, 18:00etan, gaztetxean. Egun horretan, kuadrilen arteko batza...


Zazpi mahai egongo dira urriaren 21eko EAEko hauteskundeetan, azken hauteskundeetan baino bat gehiago, batez ere, Magdalena eremuan izan diren erroldatze berri ugarien ondorioz. Mahai guztiak Zabiel kultur etxean ipiniko dira, eta mahai bat gehiago e...

Mutriku kide dela, euskal kostaldeko museoen arteko lankidetza gunea sortu da. “Interpretazio zentroak eta bestelako instalazioak elkartu dira, bakoitzak bere ikuspuntutik, euskal kostaldeak dituen aukerekin eskaintza turistiko bateratua osatzeko”, azaldu dute Basquetouretik. Sortutako sarearen bitartez hurrengo helburuak lortu nahi dituzte: euskal itsas ondarea hedatzea eta sustatzea; kostaldeko eskaintza bateratua sortzea, museo produktu komunak garatuz; proiektuak partekatzea eta ‘euskal kostaldea’ marka turistiko bezala bultzatzea. Sarea Basquetouren gidaritzapean sortu da, eta haren jendaurreko aurkezpenerako, hogeita hamar jardueretatik gora eraman zituzten aurrera joan den asteburuan. Informazio gehiagorako euskalkostaldearenmuseoak.com webgunea kontsulta daiteke.

Gizaburuagako IV. Mendi Martxa hurre-hurre dago. Aurten itxura aldatuta dator, azpiegitura handiagoagaz, baina betiko helburuagaz, ibili-ibilian herria eta inguruak batzea. Gotzon Onaindia Urrutibeaskoa (Gizaburuaga, 1974) da antolatzaileetako bat. Laugarrengoz antolatu duzue mendi martxa. Berrikuntzarik egongo da? Orain artean ez diogu egin publizitate gehiegirik. Mendi martxak modan daudela ikusita, pentsatu genuen, aurten mendi martxa egitea besteak moduan, kamisetagaz, hornidura guneekin eta hamaiketakoagaz. Ibilbide bi prestatu dituzue. Zelakoak izango dira? Luzea Gizaburuagan hasiko da. Bidegorritik Orioneko bidegurutzeraino joango da; bidegurutzean hortxe egingo dira 100 bat metro errepide jeneraletik, eta han hasiko da pista bat behetik gora. Haxe izango da martxaren punturik gogorrena, lehenengo ordubeteko igoera. Nabarniz, Aulesti eta Gizaburuaga banatzen dituen mugarria. Gero lautada hasiko da, eta goitik behera etorriko gara industrialderantz. Barriro lautada egongo da Oilo granjaraino. Han hasiko da beste aldatz gora bat, baina besteagaz alderatuta, txikiagoa. Bidegorrira handik, eta azkenik Gizaburuagara etorriko gara. Ibilbide motza be badaukagu, hamar kilometrokoa. Hasiko da Gizaburuagan; bidegorritik joango da Lekeitiorantz, oilo granjaraino. Behetik gora hasiko da, eta bardin, goitik behera bidegorrira joan, eta Gizaburuagara ailegatuko da. Gurasoek umeekin edo sasoi-sasoian ez daudenek egiteko egokia da hori. Logotipoa xelebrea da. Bozketa moduko bat egin genuen. Astomendi izeneko mendi bat dago hamen, eta haregaz lotuta [...]

Barikuan 17:30etik 20:30era egingo da tailerra; zapatuan 10:30etik 13:30era. Tailerra Artibai kaleko 3. zenbakian egingo da (2. solairuan). Irakaslea Idoia Zengotitabengoa izango da. Tailerra Jabekuntza Eskolak antolatzen duen ekimenen barruan dago ko...


Eusko Jaurlaritzatik lortutako diru laguntza bati esker, Estitxu Ruiz mutrikuarra ongizate sailean ariko da abendura bitartean. Kontratazioarekin Udalak ongizate saila indartu nahi izan du. “Ongizate Saila herritarrekin, bereziki premia gehien...