
EAJren eta EH Bilduren mitina egongo da. Gaur, 19:30ean hasita, Andoni Ortuzarren mitina egongo da Isidro Salinas enparantzan. Bihar, 19:30ean, Eskolapean, mitina emongo dute EH Bilduko Maribi Ugarteburuk eta Leire Pinedok. Domekan, barriz, Independent...

Musika tresnen ikastaroa emongo du Markina-Xemeingo Bandak. Saxofoia, klarinetea, tronpeta, bonbardinoa edo perkusioa, bandako musika tresnak jotzen irakatsiko dute. Ikastaroan parte hartu nahi dutenak, bandaren lokalera joan behar dute 18:00etatik 19...

2013ko aurrekontuei begira, eta auzoetako beharrizan eta ekarpenak jasotzeko, auzobatzarrak antolatu ditu astebururako Markina-Xemeingo Udalak. Batzarrak zapatu eta domekan egingo dira Atxondoa, San Martin, Arretxinaga eta Iruzubieta auzoetan. Zapatuan...

Juan Bidegain zinegile ondarrutarraren Txifarra dokumentala hasi da bidea egiten. Dagoeneko bost zinemalditarako aukeratu dute: irailean bi zinemalditan parte hartu zuen: Enmut 2012an (Herrialde katalanak) eta Pacas-ko zinemaldian (Espainia, Ciudad Re...

Gaur, 20:00etan, kantaldia, hitzaldia eta luntxa egongo dira EH Bilduk Goiko Portalean zabaldu duen bulegoan. Hizlaria, EH Bilduren gobernu taldeko Hizkuntza Normalizaziorako arduradun Iratxe Ibarra izango da.

Goierri Zirkuituko hirugarren eta azken mendi bizikleta martxa egingo da bihar Aulestin. 33 kilometro edukiko ditu probak, eta antolatzaileek esan dutenez, edozeinek egiteko lakoa izango da. Martxan parte hartu nahi duenak, zapatuan bertan emon behar dute izena, proba hasi aurretik, 08:45etik 09:45era bitartean. Izena emoterako orduan, federatuek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta federatu gabeek, barriz, 13 euro. Martxa bera 10:00etan hasiko da. Ibilbidea: Aulestiko plazatik urten, eta bidegorritik Okamikara joango dira parte hartzaileak; gero Oinizetik Ilunzarrera igoko dira. Horixe izango da ibilbideko zatirik gogorrena, malda handiena daukana. Ereño, Nabarniz, Ilunzar, Lekerika eta Narea pasatuta, Zetokizera jaitsiko dira, handik plazara joateko.

Mutrikuarrak SBB eta Mutriku Futbol Taldearen arteko derbia jokatuko da bihar 18:00etan San Miguel zelaian. Mutrikuarrak SBB taldeak iaz mailaz igotzea lortu zuela-eta, herriko nagusien talde biak aurrez aurre aurkituko dira estreinako.