Elkartasun Gauak ehunka lagun bildu ditu Ondarroako frontoian
Ein daigun bidi herri ekimenak antolatutako Elkartasun Gauak frontoia txiki laga du. Ekitaldiagaz Ein daigun bidi herriko presoen eta iheslarien eta oro har, Euskal Herri osoko presoen eskubideak defendatzeko aldarria egin du. Musikak, dantzak eta ant...
Ein daigun bidi herri ekimenak antolatutako Elkartasun Gauak frontoia txiki laga du. Ekitaldiagaz Ein daigun bidi herriko presoen eta iheslarien eta oro har, Euskal Herri osoko presoen eskubideak defendatzeko aldarria egin du. Musikak, dantzak eta antzerkiak girotuta, momentu hunkigarriak be egon dira ekitaldian.

Herriko hainbat taldek herri ekimenagaz bat egin dute eta ekitaldian euren ekarpena egin dute. 22:00etan hasi da eta 01:00ak arte iraun du.