Ander Gartzia Badiolak eta Leire Larrañaga Arrizabalagak irabazi dute bigarren eta hirugarren sariak, hurrenez hurren. Lehiaketa estreinakoz egin da aurten eta 75 nanoipuin aurkeztu dira. Epaimahaia Leire Bilbaok eta Ana Urkizak osatu dute. Epaimahaia...
125 perretxiko mota ezagutzeko aukera eskaini du Aittitta Txiki kultur elkarteak antolatu dituen Mikologia Jardunaldietan. Lea-Artibai inguruetan batu zituzten 70 bat mota, eta mikologoen laguntzagaz sailkatu zituzten guztiak Zornotzan. Domeka goizean ...
Mutrikuko Udal Gobernuak (Bildu) zer, nola eta zergatik egiten duen argitu du. Udalaren helburu nagusiak herritarren beharrei erantzutea eta zorra gutxitzea direla esan dute. «Gure lehentasuna herritarrak dira, eta haientzat egiten dugu eta egingo dugu lan». Horrenbestez azaldu zuen Joseba Palenzuela alkateak udalaren jardunaren oinarria zein den, prentsaren aurrean egindako agerraldian. Bildu udalaren buruan jarri zenetik bi helburu eduki dituela azaldu zuen alkateak: herritarren beharrei erantzutea eta udalaren zorra gutxitzea. Horren harrira, helburu horiek lortzeko egindako lanaren berri eman zuen: «Herritarrei galdetu diegu euren beharrak zeintzuk diren, eta horren arabera jokatu dugu». Emandako datuen arabera, herri batzarretatik jasotako ia 200 eskaeretatik 125 eginda daude, eta herritarrek udaletxean egindako eskaeren hiru laurdenak bete dituzte. Eskaerak ez dira gutxi izaten: egunean eskaera berri bat sartzen da gutxi gorabehera. «Mota guztietako eskaerak daude, txikiak, ertainak eta handiak, baina mutrikuarren eguneroko bizitzan eragin zuzena daukaten eskaerak dira guztiak». Horrekin batera «ikusten ez diren lanak» ere egin izana nabarmendu zuen. «Gestio mailan lan handia egiten ari da udala, emaitza batzuk ikusten hasita gaude, eta besteak denborarekin ikusiko ditugu». Horren adibide, udako denboraldian egindako gestioei esker, kanpoko enpresen zerbitzuetan eraginda, Mutrikuko Udalak 100.000 euro aurreztu zituen.
Elkarretaratzea joan den asteko eguenean egin zuten lekeitiarrek. Kabiren heriotzaren 21. urteurrena izan da aurten. Kabi lekeitiarra zen jaiotzez baina Bilbon bizi zen, Deuston. Duela 21 urte, urriaren 25ean, hil zen, Bilboko San Ignazio auzoan, lehergailu bat manipulatzen ari zela. Ordutik, heriotzaren urteurrenean, lekeitiarrek beti egiten dute ekimenen bat.
Azkenengo urteetan egin duten modura, denda solidarioa zabalduko du Mundu Zabal gobernuz kanpoko elkarteak abenduan. Aurten, gainera, bigarren eskuko denda be jarriko dute martxan «krisi garai hauetan premia daukatenei lagundu ahal izateko». Bigarren...
Kale lanetan dauden beharrizanak ikusita, lan poltsa desberdinak zabalduko ditu Lekeitioko Udalak. Lan poltsak, alde batetik, lanpostuetan sortzen diren ordezkapenak betetzeko erabiliko dira, eta bestetik, gaur egun hutsik dauden lanpostuen hornikuntza...
Bi emonaldi egon ziren zapatuan, 19:00etan eta 22:00etan. Lehenengo emonaldira herritar gehiago joan baziren be, biak ala biak arrakastatsuak izan direla esan dute arduradunek.
Musika plazako eraikinak ez dauka igogailurik, eta mugikortasun arazoak dauzkaten pertsonentzako arazoak sortzen direla agertu du EAJk. Horregatik udal teknikariei eskatu diete udaletxeak irisgarritasun alorrean dauzkan gabeziak aztertu eta zuzenketa p...
Azaroaren 10ean ospatuko da aurten Katu Baltz Eguna. Urtero modura, oraingoan be, euskal pertsonai mitologiko bati emongo diote protagonismoa: herensugeari. Iaz be herensugea izan zen protagonista, baina, goizetik euria egin zuen, eta ekintza gutxi bat...
Datorren urtean aurrekontu parte hartzaileak eratzeko asmoz, batzarrak egiten dabil Markina-Xemeingo Udala herritarrekin. Orain arte auzoetako bizilagunekin batu dira, datorren astean, barriz herriguneko bizilagunen txanda izango da. Horrela, azaroaren...
Hitzordua 19:00etan dago jarrita, udaletxean. Besteak beste, urriaren 21ean egindako Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetako emaitzak aztertu eta aurrera begirako erronkak zeintzuk diren zehaztuko dira batzarrean. Ezker abertzaleak herritarrei batzarrera joateko deia egin die.…
Oihana Kortazar mendi korrikalaria elkarrizketatuko du bihar Xabier Euzkitzek ETB1eko Bisitaria saioan, 22:00etan.
Joan den urriaren 21ean egindako Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen balorazioa egingo du Ondarroako ezker abertzaleak datorren hilaren 6an (martitzena). Batzarra Kofradia Zaharrean egingo da, 19:00etan.
Gaztetxoen lasterketan 30 herritarrek parte hartu zuten eta nagusienean 65 lagunek egin zuten aringa-aringa. Lasterketaaurretik egin zen beroketa kolektiboan be giroa «aparta» izan zela esan du ekimena antolatzen duen Lekitto Bixirik herri eragileak. Lasterketetan parte hartzeko kamiseta morea soinean zutela, gazte zein nagusiek gogotik parte hartu zuten herri eragileak antolatutako ekimenean. Nagusien lasterketan hamabi emakumek eta 53 gizonezkok parte hartu zuten. Gizonezkoen artean Imanol Goñi izan zen lehena helmugaratzen. Emakumezkoetan ostera, bi herritarrek batera zeharkatu zuten helmuga: Goizalde Onaindiak eta Mireia Arrilagak. Nagusien ibilbidea sei kilometrokoa izan zen eta herritarrek gogotik animatu zituzten parte hartzaileak. Umeen ibilbidea motzagoa izan zen. Sariketa Behin lasterketak amaitu eta gero, Kontziopean batu ziren denak, sari banaketa egiteko. Sari banaketa «berezia» izan zela esan dute herritarrek. Izan be, Lekitto Bixirikek abian dituen ekimenen berri eman zuen. Horien artean, herritarren artean zabaltzen ari den inkestaren garrantzia azpimarratu zuten taldeko kideek. «Lekeition duintasunez lan eta bizi ahal izateko norabidean, herritarren artean ideiak batzeko tresna da inkesta», azaldu zuten Lekitto Bixirikeko kideek. Ekitaldiaren amaiera Eta herriko arte sortzaile ezberdinek inkestaren galdera nagusiei erantzun zieten: Eneko Arruza margolari lekeitiarrak Kontziopeko horma irudia amaitu zuen eta Miren Agur Meabek ipuin labur bat irakurri zuen. Iñigito Arrasatek, ostera, abesti bat jo [...]
Egun “biribila” izan zen zapatukoa Markina-Xemeingo gazte asanbladatik pasatu diren danentzat. Hamar urteei errepasoa egiteko ospakizuna antolatu zuten gazteek egun osoko egitarauagaz. Goizeko tailerren ostean, jende piloa batu zen bazkaltzen frontoi txikian. Iluntzeko ekitaldiak batu zuen lagun gehien frontoian. Hamar urteko ibilbidearen errepasoa egin zuten, besteak beste, bideo, antzerki, bertso eta testuen bidez. Gabeko kontzertuekin biribildu zuten eguna. Argazki galeria ikusi.