Herriguneko bizilagunen ekarpenak jasoko ditu Markina-Xemeingo Udalak datorren astean
Datorren urtean aurrekontu parte hartzaileak eratzeko asmoz, batzarrak egiten dabil Markina-Xemeingo Udala herritarrekin. Orain arte auzoetako bizilagunekin batu dira, datorren astean, barriz herriguneko bizilagunen txanda izango da. Horrela, azaroaren...
Datorren urtean aurrekontu parte hartzaileak eratzeko asmoz, batzarrak egiten dabil Markina-Xemeingo Udala herritarrekin. Orain arte auzoetako bizilagunekin batu dira, datorren astean, barriz herriguneko bizilagunen txanda izango da. Horrela, azaroaren 6an, 7an eta 8an, goiko, erdiko eta beheko kale eta auzoetako bizilagunekin batuko dira udaleko ordezkariak. Auzoetan egin zuten modura, helburua, herritarren premiak eta ekarpenak jasotzea izango da. Horretarako, kultur aretoan batzeko deia egin dute, 19:00etan. «Herritarren parte hartzea garrantzitsua da, euren ekarpenak jasotzen ditugulako, eta horrela herritarrek nahi duten herria eratu ahal dugulako», azaldu dute udaleko ordezkariek.