Azaroaren 10ean ospatuko da Lekeition Katu Baltz Eguna
Azaroaren 10ean ospatuko da aurten Katu Baltz Eguna. Urtero modura, oraingoan be, euskal pertsonai mitologiko bati emongo diote protagonismoa: herensugeari. Iaz be herensugea izan zen protagonista, baina, goizetik euria egin zuen, eta ekintza gutxi bat...
Azaroaren 10ean ospatuko da aurten Katu Baltz Eguna. Urtero modura, oraingoan be, euskal pertsonai mitologiko bati emongo diote protagonismoa: herensugeari. Iaz be herensugea izan zen protagonista, baina, goizetik euria egin zuen, eta ekintza gutxi batzuez gain, beste guztia bertan behera geratu zen. Hori dela eta, joan den urteko pertsonai mitologikoa errekuperatzea erabaki dute. Bestalde, urtero modura, herriko denda eta taberna guztiak animatu dituzte mozorrotzera. Oraingoan be, erakusleiho onenari saria emongo diote. Erakusleihoak baina, prest egon behar dira azaroaren 6rako. Egun horretan, epaimahaiak, erakusleiho guztiak ikusi eta baloratuko ditu.