Ehundik gora perretxiko ikusgai Aittitta Txikiren Mikologia Jardunaldietan
125 perretxiko mota ezagutzeko aukera eskaini du Aittitta Txiki kultur elkarteak antolatu dituen Mikologia Jardunaldietan. Lea-Artibai inguruetan batu zituzten 70 bat mota, eta mikologoen laguntzagaz sailkatu zituzten guztiak Zornotzan. Domeka goizean ...
125 perretxiko mota ezagutzeko aukera eskaini du Aittitta Txiki kultur elkarteak antolatu dituen Mikologia Jardunaldietan. Lea-Artibai inguruetan batu zituzten 70 bat mota, eta mikologoen laguntzagaz sailkatu zituzten guztiak Zornotzan. Domeka goizean jarri zuten erakusketa kontzijopean, eta hainbat lagun hurreratu ziren besteak beste Cantharelusak, Lanpernak, Sisak eta Boletusak ikustera. Halanda be, ikusle asko baina parte hartzaile gutxi egon direla jakitera emon dute elkartekoek, lau pertsonak bakarrik batu zituzten-eta perretxikoak erakusketarako. «Datorren urtean jende gehiago animatzea lortu nahi dugu», aurreratu dute