Lekeitioko V. Herri Krossak 100 lagun jarri ditu aringa-aringa
Gaztetxoen lasterketan 30 herritarrek parte hartu zuten eta nagusienean 65 lagunek egin zuten aringa-aringa. Lasterketaaurretik egin zen beroketa kolektiboan be giroa «aparta» izan zela esan du ekimena antolatzen duen Lekitto Bixirik herri eragileak. Lasterketetan parte hartzeko kamiseta morea soinean zutela, gazte zein nagusiek gogotik parte hartu zuten herri eragileak antolatutako ekimenean. Nagusien lasterketan hamabi emakumek eta 53 gizonezkok parte hartu zuten. Gizonezkoen artean Imanol Goñi izan zen lehena helmugaratzen. Emakumezkoetan ostera, bi herritarrek batera zeharkatu zuten helmuga: Goizalde Onaindiak eta Mireia Arrilagak. Nagusien ibilbidea sei kilometrokoa izan zen eta herritarrek gogotik animatu zituzten parte hartzaileak. Umeen ibilbidea motzagoa izan zen. Sariketa Behin lasterketak amaitu eta gero, Kontziopean batu ziren denak, sari banaketa egiteko. Sari banaketa «berezia» izan zela esan dute herritarrek. Izan be, Lekitto Bixirikek abian dituen ekimenen berri eman zuen. Horien artean, herritarren artean zabaltzen ari den inkestaren garrantzia azpimarratu zuten taldeko kideek. «Lekeition duintasunez lan eta bizi ahal izateko norabidean, herritarren artean ideiak batzeko tresna da inkesta», azaldu zuten Lekitto Bixirikeko kideek. Ekitaldiaren amaiera Eta herriko arte sortzaile ezberdinek inkestaren galdera nagusiei erantzun zieten: Eneko Arruza margolari lekeitiarrak Kontziopeko horma irudia amaitu zuen eta Miren Agur Meabek ipuin labur bat irakurri zuen. Iñigito Arrasatek, ostera, abesti bat jo [...]
Gaztetxoen lasterketan 30 herritarrek parte hartu zuten eta nagusienean 65 lagunek egin zuten aringa-aringa. Lasterketaaurretik egin zen beroketa kolektiboan be giroa «aparta» izan zela esan du ekimena antolatzen duen Lekitto Bixirik herri eragileak.
Lasterketetan parte hartzeko kamiseta morea soinean zutela, gazte zein nagusiek gogotik parte hartu zuten herri eragileak antolatutako ekimenean.
Nagusien lasterketan hamabi emakumek eta 53 gizonezkok parte hartu zuten. Gizonezkoen artean Imanol Goñi izan zen lehena helmugaratzen. Emakumezkoetan ostera, bi herritarrek batera zeharkatu zuten helmuga: Goizalde Onaindiak eta Mireia Arrilagak. Nagusien ibilbidea sei kilometrokoa izan zen eta herritarrek gogotik animatu zituzten parte hartzaileak. Umeen ibilbidea motzagoa izan zen.
Sariketa
Behin lasterketak amaitu eta gero, Kontziopean batu ziren denak, sari banaketa egiteko.
Sari banaketa «berezia» izan zela esan dute herritarrek. Izan be, Lekitto Bixirikek abian dituen ekimenen berri eman zuen.
Horien artean, herritarren artean zabaltzen ari den inkestaren garrantzia azpimarratu zuten taldeko kideek. «Lekeition duintasunez lan eta bizi ahal izateko norabidean, herritarren artean ideiak batzeko tresna da inkesta», azaldu zuten Lekitto Bixirikeko kideek.
Ekitaldiaren amaiera
Eta herriko arte sortzaile ezberdinek inkestaren galdera nagusiei erantzun zieten: Eneko Arruza margolari lekeitiarrak Kontziopeko horma irudia amaitu zuen eta Miren Agur Meabek ipuin labur bat irakurri zuen. Iñigito Arrasatek, ostera, abesti bat jo zuen.
Ekimenagaz amaitzeko, Lekitto Bixirikeko partaide batek taldeak epe laburren dituen erronkak azaldu zituen bertaratutakoen aurrean.