Lan poltsak zabalduko ditu Lekeitioko Udalak
Kale lanetan dauden beharrizanak ikusita, lan poltsa desberdinak zabalduko ditu Lekeitioko Udalak. Lan poltsak, alde batetik, lanpostuetan sortzen diren ordezkapenak betetzeko erabiliko dira, eta bestetik, gaur egun hutsik dauden lanpostuen hornikuntza...
Kale lanetan dauden beharrizanak ikusita, lan poltsa desberdinak zabalduko ditu Lekeitioko Udalak. Lan poltsak, alde batetik, lanpostuetan sortzen diren ordezkapenak betetzeko erabiliko dira, eta bestetik, gaur egun hutsik dauden lanpostuen hornikuntza egiteko.
Momentu honetan, hornitu barik dauden lan poltsak zabalduko direla jakitera emon du udalak. «Sortu barriak direlako, eta erretiroen ondorioz zabaldu behar direlako», argitu dute. Bestalde, Euskara Teknikariaren lan poltsa be zabalduko dute. «Lekeition, euskara zerbitzu egonkorra egotea garrantzitsua dela deritzogu, euskararen normalizazioaren bidean eragile bat udalean bertan egotea ezinbestekoa ikusten da», adierazi dute. Zerbitzu hau azpikontratatuta egon da ekainera arte, eta lan poltsa urte hasieran zabalduko da.