Joseba Palenzuela: “Gure lehentasuna herritarrak dira, eta haientzat egiten dugu eta egingo dugu lan”
Mutrikuko Udal Gobernuak (Bildu) zer, nola eta zergatik egiten duen argitu du. Udalaren helburu nagusiak herritarren beharrei erantzutea eta zorra gutxitzea direla esan dute. «Gure lehentasuna herritarrak dira, eta haientzat egiten dugu eta egingo dugu lan». Horrenbestez azaldu zuen Joseba Palenzuela alkateak udalaren jardunaren oinarria zein den, prentsaren aurrean egindako agerraldian. Bildu udalaren buruan jarri zenetik bi helburu eduki dituela azaldu zuen alkateak: herritarren beharrei erantzutea eta udalaren zorra gutxitzea. Horren harrira, helburu horiek lortzeko egindako lanaren berri eman zuen: «Herritarrei galdetu diegu euren beharrak zeintzuk diren, eta horren arabera jokatu dugu». Emandako datuen arabera, herri batzarretatik jasotako ia 200 eskaeretatik 125 eginda daude, eta herritarrek udaletxean egindako eskaeren hiru laurdenak bete dituzte. Eskaerak ez dira gutxi izaten: egunean eskaera berri bat sartzen da gutxi gorabehera. «Mota guztietako eskaerak daude, txikiak, ertainak eta handiak, baina mutrikuarren eguneroko bizitzan eragin zuzena daukaten eskaerak dira guztiak». Horrekin batera «ikusten ez diren lanak» ere egin izana nabarmendu zuen. «Gestio mailan lan handia egiten ari da udala, emaitza batzuk ikusten hasita gaude, eta besteak denborarekin ikusiko ditugu». Horren adibide, udako denboraldian egindako gestioei esker, kanpoko enpresen zerbitzuetan eraginda, Mutrikuko Udalak 100.000 euro aurreztu zituen.
Mutrikuko Udal Gobernuak (Bildu) zer, nola eta zergatik egiten duen argitu du. Udalaren helburu nagusiak herritarren beharrei erantzutea eta zorra gutxitzea direla esan dute.
«Gure lehentasuna herritarrak dira, eta haientzat egiten dugu eta egingo dugu lan». Horrenbestez azaldu zuen Joseba Palenzuela alkateak udalaren jardunaren oinarria zein den, prentsaren aurrean egindako agerraldian.
Bildu udalaren buruan jarri zenetik bi helburu eduki dituela azaldu zuen alkateak: herritarren beharrei erantzutea eta udalaren zorra gutxitzea. Horren harrira, helburu horiek lortzeko egindako lanaren berri eman zuen: «Herritarrei galdetu diegu euren beharrak zeintzuk diren, eta horren arabera jokatu dugu».
Emandako datuen arabera, herri batzarretatik jasotako ia 200 eskaeretatik 125 eginda daude, eta herritarrek udaletxean egindako eskaeren hiru laurdenak bete dituzte. Eskaerak ez dira gutxi izaten: egunean eskaera berri bat sartzen da gutxi gorabehera. «Mota guztietako eskaerak daude, txikiak, ertainak eta handiak, baina mutrikuarren eguneroko bizitzan eragin zuzena daukaten eskaerak dira guztiak». Horrekin batera «ikusten ez diren lanak» ere egin izana nabarmendu zuen. «Gestio mailan lan handia egiten ari da udala, emaitza batzuk ikusten hasita gaude, eta besteak denborarekin ikusiko ditugu». Horren adibide, udako denboraldian egindako gestioei esker, kanpoko enpresen zerbitzuetan eraginda, Mutrikuko Udalak 100.000 euro aurreztu zituen.