Joxemari Urteagak irabazi du I. Nanoipuin lehiaketa
Ander Gartzia Badiolak eta Leire Larrañaga Arrizabalagak irabazi dute bigarren eta hirugarren sariak, hurrenez hurren. Lehiaketa estreinakoz egin da aurten eta 75 nanoipuin aurkeztu dira. Epaimahaia Leire Bilbaok eta Ana Urkizak osatu dute. Epaimahaia...
Ander Gartzia Badiolak eta Leire Larrañaga Arrizabalagak irabazi dute bigarren eta hirugarren sariak, hurrenez hurren. Lehiaketa estreinakoz egin da aurten eta 75 nanoipuin aurkeztu dira. Epaimahaia Leire Bilbaok eta Ana Urkizak osatu dute.
Epaimahaiak istorioen lanketa, batzuetan ipuinaren osotasuna eta besteetan irekia eta denetan, izate iradokitzailea azpimarratu du.
Zapatuan, hilak 3, Itsasoa berbetan literatur gala egingo da Ondarroako Kafe Antzokian, 19:00etan, eta bertan egingo da sari banaketa.