
Heldu eta gazteei zuzenduta, eskalada ikastaroak emango ditu Sorgin Erreka eskalada taldeak datozen lau martitzenetan, 19:30ean. Urriaren 9an izango da lehen saioa. Bazkideek doakoa izango dute ikastaroa, eta gainerakoek 25 euro ordaindu beharko dituzte.