
35 eta 33 irabazita, Arbe eta Alliez I izango dira datorren zapatuan, Markina-Xemeingo frontoian jokatuko den Lea Artibai Pro Am txapelketako bigarren finalistak. Egiguren II eta Garateren kontra lehiatuko dira. Arbe eta Alliez I eta Egiguren II eta...

Iazko ugeletan gertatutakoa saihesteko asmoz, Urko errekaren ibilbidea garbitu du Etxebarriko Udalak. Segurtasuna bermatzeko bai eta be, Errekarte auzoan amaitu barik geratu zen eraikuntza zarratu dute. Errekaren gune gatazkatsuenak garbitu dituzte. Ha...

Irakurleen Txokoa jarriko du barriro be martxan Markina-Xemeingo Herri Bibliotekak. Eguenean edukiko dute lehenengo saioa bai euskarazko taldeak eta bai eta gaztelaniazkoak be. Harkaitz Canoren Twist lanagaz hasiko dute ikasturte barria euskarazko tald...

Sorgin Errekak antolatutako eskalada ikastaroa gaur arratsaldean hasiko da martxan rokodromoan, 19:30ean. Igor Mendizabal Goxarri mutrikuarra eta Iñaki Arantzamendi ondarrutarra izango dira irakasleak. Ikastaroa 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago, e...

Hitzaldiak, zine emanaldiak, mahainguruak eta bestelako ekimenak egingo dira, Ondarroako Udaleko Gizarte Ongizate Batzordearen eskutik. Urriak 9, martitzena: Hitzaldia, 19:00etan, Kofradia Zaharrean: “50 urte minusbaliotasun intelektuala duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko bidea eginez”. Hizlaria: Javi Bengoa. GORABIDEn eskutik: Adimen ezintasuna duten pertsonen aldeko Bizkaiko Elkartea. Urriak 10, asteazkena: Filmea, 18:30ean, Kofradia Zaharrean: “IRIS”. 2002ko pelikula Alzheimer gaixotasunari buruz. Iris Murdoch idazlearen bizitza. Urriak 13, zapatua: Gurutze Gorria, Ateak zabalik: Itsasaurre plazan 10:30etik 14:00etara. Edukia: umeentzako eskulanak, puzgarriak, lehen sorospenen karpa RCP basikoa zelan egin erakusteko, anbulantzia eta itsas-salbamenduko tresneria eta simulakroa. Urriak 16, martitzena: Hitzaldia, 9:00etatik 13:00etara Kofradia Zaharrean: DBH 1-2ko ikasleei zuzenduta. AVIFES [Senideen eta gaixotasun mentalaren Bizkaiko elkartea]. Urriak 17, eguaztena Hitzaldia, 19:00etan, Kofradia Zaharrean: “Esklerosi Anizkoitzaren 1.000 aurpegi“. Hizlaria: Olatz Zelaia. ADEMBIren eskutik [Esklerosi Anizkoitzaren Bizkaiko Elkartea]. Urriak 18, eguena Dokumentala, 18:30ean, Kofradia Zaharrean: Pertsona menpekoen zaintzaileen inguruko dokumentala . Ondoren SOLASALDIA aditu baten laguntzarekin. Urriak 19, barikua: Hitzaldia, 19:00etan Kofradia Zaharrean. KIROL EGOKITUARI buruz eta ondoren jardunaldi praktikoa kiroldegian, LH 5-6mailako ikasleentzat. 18:00etan BRISKA TXAPELKETA eta 20:00etan TXOKOLATADA. Antiguako Aman. Antiguako Ama Elkarteak antolatuta. Urriak 20, zapatua: Kirol egokituaren erakustaldia: 11:00etatik 14:00etara. Itsasaurre plazan: tandem bizikletak eta Slaloma gurpildun aulkiekin. Alamedan: Mahai-tenisa. Musika plazan: Goal Ball. [...]