
Ezin hobeto joan da Marabilli festibala. Antolatzaileak poz-pozik daude emaitzagaz, pozik jendearen parte hartzeagaz. «Pentsatzen dugu kultura erreferente bihurtu dela Euskal Herri mailan», esan dute, atzo Hasier Etxebarria kazetariak mahai-inguruan aitatu zuenagaz bat eginda. Datuak dira jaialdiaren arrakastaren adierazgarri: aretoz areto, barruan egin diren ekintzetan 3.000 lagunek hartu dute parte, herrikoek ez eze kanpotik etorritakoek be bai. Gipuzkoatik etorri dira asko eta asko: Urolatik, Debabarrenetik, Andoaindik… Eguenean 20:00etan hasi zen Marabilli Sormen Festibala, Manuelisten taldearen kalejiragaz. Ostean, Ondarroako Kofradia Zaharrean bildu ziren danak, Aitzol Aramaioren senideak, lagunak eta gainontzeko herritarrak. Kofradia Zaharreko aretoa bete-bete eginda bazegoen be, kanpoan zegoen pantaila erraldoiagaz kanpoan geratu ziren herritarrek be zuzenean jarraitu zuten barruan gertatu zena. Besteak beste, Alex Angulo aktorea, Felix Beristain margolari ondarrutarra eta Maialen Lujanbio bertsolaria egon ziren bertan. Argia Ituarte Ondarroako alkateak hitz batzuk egin eta herritar guztiei jaialdiaren barruan dauden ekimen guztietan ondo pasatzeko esan ondoren, artistek euren sormena plazaratzeko tartea eduki zuten, hori bai, baldintza bakarra zegoen: gehienez be 10 minutu iraun zezakeen euren azalpenak. Izan be, ekimenak Sormena 10 minututan zuen izena. Mikel Urmenetak bideo baten bidez egin zuen bere hamar minutuko azalpena, New Yorketik; Xabier Iriondok Milanetik egin zuen. Ordu bat eta erdi iraun zuen jaialdia [...]

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mutrikuko Udalak errepideko puntu beltzen diagnosi egitasmoarekin aurrera jarraitzen dute. Joan den astean egin zuten azkenengo batzarra, eta datozen bileretan, dagoen aurrekontuaren arabera zer egin daitekeen zehazten h...



Xiri Andonegiren mendeurrenaren inguruan prestatutako ekimenen artean, Kultura eta Euskara Sailek elkarlanean literatur lehiaketa antolatu dute estreinako. Lehiaketa martxan dago, eta lanak azaroaren 24a orduko aurkeztu behar dira. Lanek euskaraz idat...

Ezkax (Guartetxea), Izu(832m), Artikutza, Begiratokia eta Ezkax batuko ditu domekan Artikutzako itzuliak. Burumendik antolatu du mendi irteera, eta gaur da izena emoteko azken eguna, Aparra jantzi dendan. 10 euro ordaindu beharko dira. Domekan 07:45ean egingo da irteera, autobus geltokitik. 20,88 kilometrokoa izango da ibilbidea, eta 5 ordu eta erdian egitekoa da. Malda 810 metro. Irteera ordua Urriak 14(Igandea)7:45ean (autobus paradan)


Txurruka Plazatik irtengo du urriaren 28an, Gipuzkoako Mendizale Federazioaren 26. Mendizale helduen ibilaldiak. Izena ematea eta bazkariaren prezioa 20 eurokoa izango da federatuentzat (izen ematea doakoa izango dute); federatu gabeek, aldiz, 25 euro ...


Ertzaintzak jakinarazi duenez, gaur 09:00ak bueltan istripua izan da Ispasterren, Lekeitioranzko norabidean, auto bat galtzadatik irten ostean. Zauritu bi suertatu dira istripuan; horietako bat, gainera, auto barruan urten ezinik egon da. Hori dela eta...

2001-2004 urte bitartean jaio eta futbolean jokatu nahi dutenek domekan, 09:30etik 12:00etara San Miguel futbol zelaiara agertu beharko dute.

Gervasio Sanchez (Kordoba, Espainia, 1959) argazki-kazetariaren Desagertuak lana ikusteko aukera dago egunotan Zabiel kultur etxean. Euskal Fondoaren bidez eskuratu du Mutrikuko Udalak eraskusketa herritarrei eskaintzeko aukera. Datorren eguaztenera a...