
Urriaren 19an kirol egokituari buruzko hitzaldia eta jardunaldi praktikoa egingo da Gizarte Ongizate Batzordeak martxan ipinitako sentsibilizazio kanpainaren baitan. LH5 eta 6ko ikasleei zuzendutako ekimena ez da Kofradia Zaharrean egingo, Kiroldegian ...

Herri guztia kontuan hartuko duen hausnarketa integral bat abiaraziko du Lekeitioko Udalak datorren astelehenetik aurrera. Zabaldu ideien iturria izan da Lekeitioko Udalak herri hausnarketekin hasteko erabili duen leloa. Udaletxeko pleno aretoan egin dute prentsaurrekoa eta bertan Xabier Arrate, Partehartzeko zinegotziak herri hausnarketaren prozesuaren aurkezpena egin du. Bertan bildu dira, Maitane Larrauri alkatea, Pili Robles alkateordea eta hirigintza zinegotzia, Ainhoa Lopez Garapen Zinegotzia, udaleko langile batzuk, eta prozesuan parte hartuko duten dinamizatzaile zein herritarrak. Alde batetik Herri Antolamendurako Plan Orokorra berriztu behar du Udal Berriak. Bestetik, Garapen Ekonomikorako Plan Estrategikoa burutu behar da Eskualde mailan. Bi eginbehar hauek parte hartze bidez egin behar zela ikusita, biak uztartu eta prozesu zabalago batean txertatzea erabaki dute. Bi fase nagusi izango ditu Herri Hausnarketak: Diagnostiko fasea eta Eztabaida fasea. Diagnostiko fasea Urrian hasi eta abendura bitartean izango litzateke. Fase honetako helburua arloz arlo eta ondoren era orokorrean, herriari buruz ahalik eta diagnostiko zehatzena egitea litzateke, Eztabaida fasea Urtarriletik apirilera bitartean emango da. Fase honetan diagnostikoan irtendako asmo, iritzi, datu etaben inguruko eztabaida burutako da eta gutxienez bi produktu aurkeztuko dira: Alde batetik, Herri Antolakuntzarako Plan Orokorraren aurrerakina eta bestetik Garapen Ekonomikorako Plan Estrategikoa. Hausnarketa arloka hasiko da. Horretarako arlokako batzarrak deitu dira. Udalak azpimarratu nahi du, [...]