Gaba Beltza ospatuko dute mutrikuarrek hilaren 31tik aurrera
Urriak 31 eta azaroak 1 eta 2. Hori da herriko hainbat taldek bateginda Gaba Beltzaren ospakizunerako ezarritako egutegia. Aurten ere, Udala taldeekin elkarlanean aritu da, eta egitaraua borobiltzeko ahalegina egin du. Txantxangorri, Lapazorri, Mutrikuko Gazte Asanblada eta Gure Ametsa Dantza Taldea izango dira aipatutako egunak ekintzaz beteko dituzten taldeak. Udalak asko eskertzen du guztiek egiten duten lana.