Lekitto Bixirikek antolatuta herri krosa egingo da zapatuan, Lekeition
Lekitto Bixirikek antolatuta herri krosa egingo da zapatuan, Lekeition. Aurtengoa V. edizioa da eta aurreko urteetan modura, euren proiektuaren zabalpenerako bitarteko lez erabiliko dute. Herri krosa plazan hasiko da, 10:30ean, umeen beroketa kolektibo...
Lekitto Bixirikek antolatuta herri krosa egingo da zapatuan, Lekeition. Aurtengoa V. edizioa da eta aurreko urteetan modura, euren proiektuaren zabalpenerako bitarteko lez erabiliko dute.
Herri krosa plazan hasiko da, 10:30ean, umeen beroketa kolektiboagaz. Alde batetik umeen krosa egongo da 11:00etan, eta bestetik nagusiena 12:00etan. Hauek be, beroketa kolektiboa edukiko dute 11:30ean. Izen emotea egunean bertan izango da eta kamiseta bat banatuko diete parte hartzaileei. Izen emotea 5 eurokoa izango da. Herri Krossa amaitutakoan, dinamika barriaren barri emongo dute Lekitto Bixirikekoek ekimen berezi baten bidez.