Bigarren eskuko denda eta denda solidarioa jarriko ditu martxan, Mundu Zabalek
Azkenengo urteetan egin duten modura, denda solidarioa zabalduko du Mundu Zabal gobernuz kanpoko elkarteak abenduan. Aurten, gainera, bigarren eskuko denda be jarriko dute martxan «krisi garai hauetan premia daukatenei lagundu ahal izateko». Bigarren...
Azkenengo urteetan egin duten modura, denda solidarioa zabalduko du Mundu Zabal gobernuz kanpoko elkarteak abenduan. Aurten, gainera, bigarren eskuko denda be jarriko dute martxan «krisi garai hauetan premia daukatenei lagundu ahal izateko».
Bigarren eskuko denda, azaro osoan egongo da zabalik, astelehenetik zapatura, jai egunak ezik, 17:00etatik 19:00etara. Denda solidarioa barriz, abendu osoan egongo da martxan, domekak eta jai egunak ezik, 10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Oraingoan be, dendak, Karmeldarrek Frai Bartolome kalean duten lokalean kokatuta egongo dira