
Hauteskundeen balorazioa egingo da herri batzarrean. Martitzenerako egin dute hitzordua herritarrekin, 19:00etan, Kofradia Zaharrean. Galdera-erantzunen tartea be zabalduko da amaieran, ohikoa den modura.

Mutrikuko Udalak, Debemenek eta Nekazaritza mahaiak Elikadura burujabetasuna hitzaldia antolatu dute datorren asteko eguaztenerako, azaroak 7. Paul Nicholson aditua izango da hizlaria. 19:00etan hasiko da, Zabiel kultur etxean.