Free Kemen. Stop extradition now! irakur zitekeen pankartari kolpe eginda batu ziren atzo, Londresko Westminsterreko Auzitegiaren aurrean Kemen Urangaren senideak. Abenduaren 12an emongo du jakitera epaileak estradizioaren gaineko epaia.
Etx kultur elkartearen eskutik, taloa eta morokila egiten ikasteko aukera izango dute etxebarriatarrek zapatuan. Frontoian emango dute ikastaroa, 16:30etik aurrera. Bai taloa eta baita morokila nola egin ikasiko dute parte hartzaileek lehenengo, eta pr...
Barrura begiratzeko leihoak filma emongo du Lekeitioko Udalak, barikuan 20:15ean Ikusgarri aretoan. Sarrerak aldez aurretik jarriko dituzte eskura, Kultur Etxeko harreran, 5 euroko salneurrian. Halandabe, egunean bertan be sarrerak egongo dira Ikusgarri Aretoko leihatilan. Bost euskal preso politikoren bizipenak plazaratzen ditu dokumentalak.
Azaroaren 21,23 eta 24an oinarrizko GPS ikastaroa emongo du Ondarroako Aurrera Mendi Taldeak. Hilaren 21ean eta 23an klase teorikoei egingo diete tartea, Kofradia Zaharrean, 19:00etatik 21:00etara, eta hilaren 24an, zapatua, praktikak egingo dira goizean, mendi irteeran. Interesatuek badaukate izena emoteko aukera, hori bai, ahalik eta arinen egin beharko dute, 635 20 01 89 telefono zenbakira deituta. Ikastaroa XII. Mendi Astearen barruan antolatu dute.
Azaroaren 20an. Orduantxe egingo da Zabiel kultur etxean, 19:00etan, herri eskaerak jasotzeko batzarra. Horren baitan, 2013ko aurrekontuetarako proposamenak egin ahalko dituzte herritarrek.
Aurreko denboraldiari amaiera emoteko, Merezimendu Saria emongo dio zapatuan bere lagunarteak Amets Txurrukari; Uhagon kulturgunean batuko dira txirrindulariaren jarraitzaileak. 18:00etan hasiko da ekitaldia bideo emanaldia, gonbidatuekin solasaldia e...