Gaur banatuko dituzte, Lekeitioko Euskal Zine Bilerako sariak
Aukeran dantza taldearen emanaldiak girotuta eta Urko Aristik aurkeztuta, Euskal Zine Bilerako sariak banatuko dira gaur 19:30etik aurrera Ikusgarri zine aretoan. EZBra aurkeztutako azken lau lanak aurkeztu ondoren hasiko da sari banaketa. Antzarraren ...
Aukeran dantza taldearen emanaldiak girotuta eta Urko Aristik aurkeztuta, Euskal Zine Bilerako sariak banatuko dira gaur 19:30etik aurrera Ikusgarri zine aretoan. EZBra aurkeztutako azken lau lanak aurkeztu ondoren hasiko da sari banaketa. Antzarraren irabazleez gainera Euskara Elkarteen Topaguneak Lekeitioko Udalaren laguntzagaz sortutako II. Benito Ansola Beka bien irabazleen izenak ezagutzera emongo dituzte.
Gaurko film laburrak:
- Bazekiten. Egilea: Juan Bidegain Urruzuno. Ezaugarriak: amateurra, argumentuzkoa, 6’10’’.
- Edozer! Egilea: Iñaki Beraetxe Illarreta. Ezaugarriak: profesionala, argumentuzkoa, 6’45’’.
- Airean. Egilea: Sergio Martinez eta Naiara Gallego. Ezaugarriak: amateurra, sormenezkoa, 1’.
- Hamaiketakoa. Egilea: telmo Esnal. Ezaugarriak: profesionala, argumentuzkoa, 4’.