Tximinoiaren jardunaldiak hasiko dira gaur Lekeition
Gaur hasi eta abenduaren 9ra arte, tximinoia izango da Lekeitioko jatetxe eta tabernetako protagonista. Bederatzi egunetan luzatuko dira aurten, Tximinoiaren VI. Jardunaldi Gastronomikoak. Gaur hasiko dira, Lekeitioko jatetxe eta tabernak txipiroiekin ...
Gaur hasi eta abenduaren 9ra arte, tximinoia izango da Lekeitioko jatetxe eta tabernetako protagonista. Bederatzi egunetan luzatuko dira aurten, Tximinoiaren VI. Jardunaldi Gastronomikoak.
Gaur hasiko dira, Lekeitioko jatetxe eta tabernak txipiroiekin prestatutako pintxo eta plater bereziak eskaintzen. Txipi-pintxo ibilbidea abenduaren 1ean, 2an, 8an eta 9an egongo da martxan, eta hurrengo tabernak osotuko dute: Aisia Lekeitio, Aspaldiko, Atxarte, Batzoki, Galarrena, Gallo, Gau Txori, Goitiko, Gol, Guria, Ioar, Itxas alde, Lumentza, Maite, Marina, Norai, Oskarbi, Piñupe, Prim, serenga, Tia Fran, Trinkete eta Willows.
Bestalde, jardunaldiek iraungo duten egun guztietan egongo da, herriko jatetxeetan txipiroiagaz prestatutako plater berezia jateko aukera. Jardunaldietan, Aroa, Aisia Lekeitio, Batzoki, Egaña, Goitiko eta Jubilatuen etxea jatetxeek parte hartuko dute, eta txipiroiak arroz eta perretxikoekin, tipula eta panadera patatekin edo urdaiazpiko txirbilekin prestatuko dituzte besteak beste.
Txikien txokoa
Tximinoiak dastatzeko aukeragaz gainera, tximinoi platerak prestatzen ikasiko dute umeek, azaroaren 5ean, 16:30etik aurrera, trinkete aterpetxean egongo den tailerrean.