Talo janagaz ospatu dute Etxebarrian San Andres eguna
Ume zein nagusi, hainbat lagun batu ziren bariku gabean Etxebarriko frontoian, jaietako afari-meriendaz gozatzeko. Taloa, txorizoa, urdaiazpikoa, odolosteak, gaztainak, gazta eta irasagarra izan zituzten aukeran. Herritar asko afarirako ailegatu bazire...
Ume zein nagusi, hainbat lagun batu ziren bariku gabean Etxebarriko frontoian, jaietako afari-meriendaz gozatzeko. Taloa, txorizoa, urdaiazpikoa, odolosteak, gaztainak, gazta eta irasagarra izan zituzten aukeran.
Herritar asko afarirako ailegatu baziren be, 16:00etan hasi zen mugimendua frontoian. Nagusiek janariak prestatu eta briskan jokatzen zuen bitartean, ume eta gazteek egurrezko jokoekin jostatu zuten. Nahikoa ibili ondoren, meriendatu, eta San Andres Kartel Lehiaketako sariak jasotzera igo ziren oholtzara. 48 kartel aurkeztu dira lehiaketara, eta irabazleak hurrengoak izan dira: 0-4 urte bitartean, Ane Errazti, 5-7 urte bitartean, Alain Txurruka, 8-12 urte bitartean Jone Duralde, eta nagusietan Josu Cuende.
Brixkako sariak emon zituzten ondoren. Juanjo eta Joseba Etxaniz aita-semeak izan ziren garaile, Ander Salaberria eta Lander Ibarluzea geratu ziren bigarren, eta Jesus Loiola eta Joan Azkueta hirugarren. Agurtzane Gisasola eta Arrate Zarandonak laugarren egin zuten.