1912ko galarrena gogora ekarriko dute,abenduan, Lekeition
Abuztuaren 12an gogora ekarri zuten lekeitiarrek 1912ko abuztuaren 12ko Galarrena. Baina horretaz gainera, egitarau oparoa prestatu du Lekeitioko Udalak abendurako. Gaur hasi eta abenduaren 23an amaituko dira Galarrena ardatz edukiko duten ekimenak. Ga...
Abuztuaren 12an gogora ekarri zuten lekeitiarrek 1912ko abuztuaren 12ko Galarrena. Baina horretaz gainera, egitarau oparoa prestatu du Lekeitioko Udalak abendurako. Gaur hasi eta abenduaren 23an amaituko dira Galarrena ardatz edukiko duten ekimenak. Gaur, 12:00etan zabalduko da Barandiaran aretoan 1912ko Galarrena erakusketa. Horretaz gainera, 19:00etan, gertaera horreri buruzko hitzaldia egongo da Azkue aretoan Edorta Jimenezen eskutik. Abenduaren 14an barriz, Alberto Bilbao Ariztimuñoren Bermeo 1912 laburmetraia proiektatuko da Azkue aretoan arratsaldeko 19:30etan. Zapatuan, abenduaren 15ean, ostera, Jabi Elortegik zuzendutako Galerna, ekaitz ezezaguna egongo da ikusgai.