Debabarreneko LABek Alfa ez ixteko eskatu du gaur, agerraldian
ALFA taldearen egoeraren inguruan LAB sindikatuak egiten duen hausnarketa plazaratzea du gaur goizean LAB sindikatuak. Esan dute, momentu honetan hil ala biziko egoeran aurkitzen dela taldea, “bere zuzendaritzak eginiko kudeaketa txarraren ondorioz”. Taldean, denetara, 700 langile baino gehiago daude.
Enpresa, …

Enpresa, urte hasieratik kaudimengabezia egoeran dago, likidezia faltarekin dagozkion obligazioei aurre egin ezinez. Honek gatazka ugari eragin ditu Taldeko enpresetan. “Aldebakarrekotasunez, langileoi soldata jeitsi nahi izan ziguten, eta azkenean egin dute, langileon ordezkariokin akordiotara iristeko ahaleginik egin gabe”, saladu dute.