Rocka, abenduaren bihotzera
Hilabete luzeetan egindako lanaren emaitza barikuan hasiko da azaleratzen. Mutriku Rock Kolektiboak prest dauka 8. Abendurock, neguko gau hotzak, gau ilunak argitu eta musikaz berotzea helburu hartuta. Rock emanaldiak hilabete osoa beteko du.
Urtero bezala, gogor aritu da lanean Mutrikuko …
Hilabete luzeetan egindako lanaren emaitza barikuan hasiko da azaleratzen. Mutriku Rock Kolektiboak prest dauka 8. Abendurock, neguko gau hotzak, gau ilunak argitu eta musikaz berotzea helburu hartuta. Rock emanaldiak hilabete osoa beteko du.
Urtero bezala, gogor aritu da lanean Mutrikuko Rock Kolektiboa (MRK), herritarrei eta herrira etortzen direnei musika aukera zabala eskaintzeko asmotan. Aurreko aldietan bezalaxe, kontzertuak gaztetxean eta herriko hiruzpalau tabernatan izango dira. «Krisi ekonomikoa ez da etxean gelditzeko aitzakia izango, emanaldiak doakoak izango baitira. Doakoak, eta, beti ere, musikalitateari bere garrantzia emanez antolatuak», adierazi dute.
- Abenduak 7, 23:00, Bodegoian, MOBYDICK: Hainbat zaletu eta adituen esanetan, Eneko Moby Dick «handia» da zentzu guztietan. Ahots indartsua eta pertsonala duen kantautoreak batzuetan amerikar abeslari handiak, eta beste batzutan hurbilagokoak be gogora ekartzen ditu. Euretako asko eskainiko ditu kantariak Mutrikun, besteak beste, Find the Blue Key, Meet the Wizard edo And Then She Became God’s Friend´s abestiak.
- Abenduak 14, ostirala, 23:00, Goitibeheran. THE ROMANTICOS: Batzuetan minutu gutxi batzuk nahikoa izaten dira talde edo bakarlari baten kalitateaz ohartzeko. Badu zerbait haren hotsak, haren jotzeko moduak edo ahotsak, entzulea erakartzen duena. Ez du zertan zerbait berezia edo originala izan, nahikoa da entzulea ondo sentiaraztea, zirrara batzuk transmititzea, ondorio batera iristeko: entzuten ari zaren horrek merezi du arreta eskaintzea. Hirukote nahikoa berria izanagatik, berehala harrapatzen zaitu taldearen sendotasunak. The Romanticos 2009an sortu zuten Iker Piris-ek (abeslari, gitarrista eta kantu gehienen konpositorea), Xabier Barrenetxeak (baxu jolea) eta Hilario Rodeirok (bateria jolea). Bluesa eta, orokorrean, musika afroamerikarra jotzen dute.
- Abenduak 21, ostirala, 23:00, Gaztetxean. ANDRAKAN: Pop edo folk kutsua duen musika egiten du boskote honek, klasikoak diren musika tresnekin, baina folketik edaten duen beste musika tresna batzuk ere erabilita: mandolina, banjoa eta tronpeta, besteak beste. Hiru minututik pasatzen ez den pop eta folk goxoa egiten dute. Bertako partaideak hainbat taldetik pasatu dira: Cafe Teatro, Arima Beltza, Lili Moon. Zuzenean klasikoak bihurtzen dituzte kantak, betidanik gure belarrietan egongo balira bezala.
- Abenduak 22, zapatua, 23:00, Gaztetxean. MRK GAUA: Azken urteetan bezala, aurtengoan ere Mutrikuko Rock Kolektiboko partaideek, Santo Tomaseko feriarekin batera, beraien eguna ospatuko dute. Babarrun jan eder baten ondoren, beraien ohiko musika formatu, talde eta instrumentuak alde batera utzi eta formatu bereziko talde desberdinek Jam Session bat emango dute Gaztetxean. Oraingoan Sudas Pies, The-Who bilators, Antonio vas al Goiti?, Kurra ia!, Trunas & Stool, Paloma y su zorrila, Blues Vaporu… taldeak batuko dira, besteak beste, agertokian.
- Abenduak 28, barikua, 23:00, Zubiaram. MUTURBELTZ: Amildegia Maite lehen diskoarekin, zaharrak berritzeko gogotsu dator Muturbeltz. Bi oinarri dituen zutabe sendoa. Edo alderantziz. Urretxu rock Cityn, The Hot Dogs taldea banatu orduko segitzeko beharra sentitu zuen Iñ̃igo Agirrebalzategi gitarra jotzaileak. Bera rock Cityn sentsazio bera izan zuen Mikel Larratxe abeslariak. Gutxira agertu ziren Eñ̃aut Balentziaga bateria eta Aitor CastilloTxiki baxu jotzailea.