Lekeitioko Multikirol Proiektuko bigarren topaketak, abenduaren 16an
Lekeitioko Udalak Multikirol Proiektuaren bigarren topaketa antolatu du abenduaren 16rako. LH1 eta LH2ko ikasleak batuko dira frontoian herri kiroletan eta esku pelotan jolasteko. Marierrota Boleibol Taldeak eta Lekeitioko Akarregi Pilota taldeak prest...
Lekeitioko Udalak Multikirol Proiektuaren bigarren topaketa antolatu du abenduaren 16rako. LH1 eta LH2ko ikasleak batuko dira frontoian herri kiroletan eta esku pelotan jolasteko. Marierrota Boleibol Taldeak eta Lekeitioko Akarregi Pilota taldeak prestatuko dituzte topaketetako jolasak. Gazteak, 10:30etik 13:00ra arte arituko dira jolasean.Topaketa horretan parte hartzen duten ikasleentzako, topaketen kamisetak prestatu ditu udalak. Izena emoteko, kirolbatzordea@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 658 750 714 telefono zenbakira deitu behar da.