Erropak eta zapatak batuko ditu Caritasek datorren astean
Markina-Xemeingo Caritasek antolatuta, erropa eta zapata batzea egingo da datorren astean. Erropa eta zapatak Caritas eta Rezikletaren artean sortu den erropa eta zapaten tratamendu eta berziklapenerako kooperatibara bideratuko dira. Abenduaren 18an eta 19an egingo dute bilketa, eta …
Markina-Xemeingo Caritasek antolatuta, erropa eta zapata batzea egingo da datorren astean. Erropa eta zapatak Caritas eta Rezikletaren artean sortu den erropa eta zapaten tratamendu eta berziklapenerako kooperatibara bideratuko dira. Abenduaren 18an eta 19an egingo dute bilketa, eta erropak eta zapatak 17:00etatik 19:00etara eroan beharko dira Elizetxeko geletara. Betiko modura, erropak ondo zarratutako poltsetan eroatea eskatu dute egitasmoaren antolatzaileek.