Frontoi nagusiko giroa berotu dute bertsolariek Kontzezio Egunean
Urtero modura, Markina-Xemeingo frontoi nagusia bete egin zen Kontzezioko Bertso Jaialdia entzuteko. Era askotako gaiak atera ziren oholtzara, Espainiako bandera, kazetaritza, Olentzero, Rajoi eta pelotariak besteak beste. Publikoak «gustura» jarrait...
Urtero modura, Markina-Xemeingo frontoi nagusia bete egin zen Kontzezioko Bertso Jaialdia entzuteko. Era askotako gaiak atera ziren oholtzara, Espainiako bandera, kazetaritza, Olentzero, Rajoi eta pelotariak besteak beste. Publikoak «gustura» jarraitu zuen saioa. Momentu serio eta umoretsuak tartekatu ziren jaialdian. Publikoak barre nahiko egin zuen esate baterako, Josu Goikoetxea gai jartzaileak, Alaia Martin eta Arkaitz Estiballes beharreko lankide bihurtu zituen ariketan. Beharreko afaria eduki eta gaba batera amaitzen dute biek, eta Estiballesek, esnatzerakoan, Martinen txakurra, Unai Iturriaga, ikusiko du ohe alboan. Horrela, txakurraren uste eta pentsamenduak entzun ahal izan zituzten frontoian batutakoek.