Mutriku FT-k bigarren postua eskuratu du
Izugarri ondo ari dira egiten azkan partiduetan Mutriku FTko mutilak. Lehentasunezko mailaren bigarren postuan daude, Antzuolarengandik bi puntu eskasera.
Asteburuan Zestoan izan dute partidua, eta etxeko taldeak ezer gutxi egin ahal izan du mutrikuarren aurrean. Markagailua argia izan da, jokoaren …
Izugarri ondo ari dira egiten azkan partiduetan Mutriku FTko mutilak. Lehentasunezko mailaren bigarren postuan daude, Antzuolarengandik bi puntu eskasera.
Asteburuan Zestoan izan dute partidua, eta etxeko taldeak ezer gutxi egin ahal izan du mutrikuarren aurrean. Markagailua argia izan da, jokoaren isla: Zestoa: 1- Mutriku FT: 3.
Hurrengo norgehiagoka San Miguelen jokatuko du taldeak. Ilintxa izango da talde bisitaria, hasiera batean talde erraza. Izan ere, sailkapen postuan azkenak dira Legazpikoak.