Zaintzaileei zuzendutako laguntza psikologikorako taldea sortuko dute Lekeition
Zaintzaile askok bizi duten egoera gogorragaz jabetuta, laguntza psikologikorako taldea antolatzea erabaki du Lekeitioko Udalak. Familiako nagusiren baten zainketan diharduten hamabost herritarrek parte hartu ahalko dute taldean, eta psikologo baten la...
Zaintzaile askok bizi duten egoera gogorragaz jabetuta, laguntza psikologikorako taldea antolatzea erabaki du Lekeitioko Udalak. Familiako nagusiren baten zainketan diharduten hamabost herritarrek parte hartu ahalko dute taldean, eta psikologo baten laguntzagaz hainbat gai landuko dituzte, esate baterako zaintza informalagaz zerikusia duten hainbat alderdi kontuan edukiko dituzte. Taldean be hausnartuko dute zelako zainketa duten zaintzaileek eurek, eta norbere burua hobeto zaintzeko dinamikak erakutsiko dituzte.
Bizitzen Fundazioak dinamizatuko duen taldea, abenduaren 17an hasiko da martxan, arratsaldeko 16.30etatik 18.00etara. Astero batzartuko dira eta danetara, zortzi saio egingo dituzte. Zaintzaileen laguntza psikologikorako taldean izena emoteko Udaletxeko Gizarte Zerbitzuetara aurkeztu edo 94 603 41 00 telefono zenbakira deitu behar da.