Musikari lotutako erakusketa jarriko du abian Aittitta Txikik
Aurten be argazki zaharren erakusketa jarriko du ikusgai Barandiaran aretoan, Lekeitioko Aittitta Txiki kultur elkarteak. Abenduaren 26tik urtarrilaren 3ra egongo da zabalik erakusketa, eta bertan musikari lotutako argazki zaharrez gainera, musika tresnak be jarriko dituzte jendaurrean. Momentuz, badituzte …
Aurten be argazki zaharren erakusketa jarriko du ikusgai Barandiaran aretoan, Lekeitioko Aittitta Txiki kultur elkarteak. Abenduaren 26tik urtarrilaren 3ra egongo da zabalik erakusketa, eta bertan musikari lotutako argazki zaharrez gainera, musika tresnak be jarriko dituzte jendaurrean. Momentuz, badituzte argazki batzuk, baina, gehiagoren bila dabiltza, eta beraz, herritarrei argazki zaharrak uzteko deia luzatu diete Aittitta Txikikoek. Argazkiak, abenduaren 20rako batu nahi dituzte, eta horretarako, kultur etxean itxi behar dira. Kopia atara eta berehala jabeari itzuliko dizkiotela argitu dute kultur elkartekoek.
Ordutegia
Erakusketa zabalik egongo da egunero, abenduaren 26tik eta urtarrilaren 1era arte, 12:00etatik 13:30era eta 18:00etatik 19:30era. Urtarrilaren 2an eta 3an, barriz, 18:00etatik 19:30era egongo da zabalik.