Zabor eta estolderia tasak bardin mantenduko ditu Markina-Xemeingo Udalak
Zabor eta estolderiaren tasak dauden modura mantendu eta beste guztiak %3,5 igotzea erabaki du Markina-Xemeingo Udalak. Ogasun Batzordearen batzar biren ondoren, estolderia eta zabor tasak dauden modura uztea erabaki zuten. «Zerbitzuaren kostuak igoerarik egin barik estaltzen direlako», azaldu dute. …
Zabor eta estolderiaren tasak dauden modura mantendu eta beste guztiak %3,5 igotzea erabaki du Markina-Xemeingo Udalak. Ogasun Batzordearen batzar biren ondoren, estolderia eta zabor tasak dauden modura uztea erabaki zuten. «Zerbitzuaren kostuak igoerarik egin barik estaltzen direlako», azaldu dute. Etxebizitzek, beraz, ia 100 euroko kuota izango dute urteko, auzoetako etxebizitza eta baserriek barriz, 64 euro inguru ordainduko dituzte bilketa egun gutxiagotan egiten delako. Ostalaritzako zerbitzuek, ostera, 182 eta 542 euro arteko kuota ordainduko dute, kategoriaren arabera. Bestalde, gehienezko tasak ordaintzen dituzten beste zerbitzuak, kopuru bardinean mantenduko dira. Horrela gertatuko da esate baterako autoen zergekin. Automobil txikien zerga, beraz, urteko 132 euro ingurukoa izango da.
Gorakada
Igoko diren zergen artean, bestalde, ondasun eta higiezinen gaineko zerga dago, bai eta ekintza ekonomikoen zerga eta saltokien irekiera lizentziena be. Udal kiroldegiko tarifak be gorakada jasango du, eta familiako abonamendu batek 150 euro balioko ditu gutxi gora-behera.