370 aringalarik egin dute aurten Ondarroako Egia-Iriondo lasterketa
Parte hartze handia eduki du aurten be Egia-Iriondo lasterketa herrikoiak. Danetara 350 lagunetik gora aringa-aringalarik emon zuten izena probarako, eta beste hainbeste batu ziren bidean, lasterketara. Halan, danetara, 370 bat lagunek egin zuten, dome...
Parte hartze handia eduki du aurten be Egia-Iriondo lasterketa herrikoiak. Danetara 350 lagunetik gora aringa-aringalarik emon zuten izena probarako, eta beste hainbeste batu ziren bidean, lasterketara. Halan, danetara, 370 bat lagunek egin zuten, domeka goizean, Berriatuatik Ondarroako alde zaharrerainoko ibilbidea. Asier Etxebarria mutiletan eta Irati Bilbao nesketan izan dira aurten helmugara ailegatzen lehenengoak.
Antolatzaileak pozik geratu dira parte hartzeagaz, eta iaz baino 50 lagun gehiagok parte hartu dutela zehaztu dute. Halandabe, 18 eta 35 urte bitarteko aringa-aringalariak dira, antolatzaileen esanetan, lasterketan gutxien parte hartzen dutenak, eta datorren urtean horiek animatzea izango dute helburu besteak beste.