Arrakasta handia eduki dute Lekeitioko bigarren multikirol topaketek
Bi kirol izan dira protagonista, domekan, Lekeition egin den Multikirol Proiektuaren bigarren topaketan: herrikirolak eta esku pilota. 40 ikaslek hartu dute parte eta guztira 120 ikasle, familia eta monitore batu dira frontoian. Kirol bakoitzari ordu beteko tartea emon zitzaion. Hasieran, …
Bi kirol izan dira protagonista, domekan, Lekeition egin den Multikirol Proiektuaren bigarren topaketan: herrikirolak eta esku pilota. 40 ikaslek hartu dute parte eta guztira 120 ikasle, familia eta monitore batu dira frontoian. Kirol bakoitzari ordu beteko tartea emon zitzaion. Hasieran, ikasle eta gurasoei azalpenak emon eta materiala erakutsi zitzaien, eta ondoren jolasten hasi ziren. Esku pilota topaketa borobiltzeko, Bilbao Jai Alaiko ordezkariak egon ziren Lekeition, eta esku pilotaren inguruko azalpenak eman zizkien bertan batutakoei