Baserritar erropekin kalera atera ziren zapatuan Ziortza-Bolibarko herritarrak, festa giroan murgiltzeko asmoz; izan be, San Tomas jaiak ospatzeko hitzordua jarrita zuten eta ez zuten hutsik egin gura.
Hala, arratsaldean kalejiran murgildu ziren Eleizaldean, etxeko jaun andreak aurrean zirela. Gorputzari atseden apur bat emonda, kalejira utzi eta koplak eta Hator hator abestia kantatu zituzten. San Tomasen usadioei jarraituz, parodia moduan irudikatu zuten baserritarrek etxeko jaun andreei ordaintzen zieten urteko errenta hegazti bidez.


Ondoren, berakatz zopa «gozo gozoa», gaztaina erreak, gazta eta irasagarra jateko tartea hartu zuten. Sabela ondo beteta, jaiagaz jarraitu zuten, Plaza dantza taldearekin erromerian .