‘Hondarroa 2012’ urtekaria aurkeztuko dute eguenean
Ondarroako Historia Zaleek egin dute 2012ko urtekaria azkenengo urteetan legez. Etzi aurkeztuko dute Kofradia Zaharreko bigarren pisuan, 19:00etan. Proiektua Ondarroako Udalaren babespean egiten da.
Urte luzeetan moduan, aurten be Felix Beritain artista ondarrutarraren margolan bat izango da urtekariaren …
Ondarroako Historia Zaleek egin dute 2012ko urtekaria azkenengo urteetan legez. Etzi aurkeztuko dute Kofradia Zaharreko bigarren pisuan, 19:00etan. Proiektua Ondarroako Udalaren babespean egiten da.
Urte luzeetan moduan, aurten be Felix Beritain artista ondarrutarraren margolan bat izango da urtekariaren azala, Arrigorri izeneko oleo baten kopia hain zuzen.

Aurtengoan be ohiko atalak edukiko ditu urtekariak. Halan eta be, badira nabarmentzeko artikuluak. Alde batetik, Patxi Etxaburu Ajarristaren Iztinkariak (Kalafatariak) artikulua da bitxikeria moduan aurkeztu dutenetako bat. Iztinkarien lanbide hori gaur egun galduta badago be, Ondarroako ontzi-oletan egurrezko itsasontziak egiten ziren garaian oso garantzitsua zen. Etxaburuk behar hori ezagutarazi eta herrian egon ziren iztinkariak omendu nahi ditu idatzitako artikuluagaz.
Beste alde batetik, Ion Iñaki Artetxek grafittiei buruz idatzitako artikulua be aipatu gura izan dute berezi modura. Garai batean kaleetan zeuden grafitietatik gaur egungoetarako saltoa erakutsi nahi izan du Artetxek. Artikulua kaleetako grafittien argazkiz jantzita dator gainera.
Ondarroako Historia Zaleetako kideez gain, artikulugile ugarik parte hartu dute aurtengo urtekaria idazteko orduan. Ondarroako Historia Zaleek eskerrak eman nahi izan dizkie urtekarian beharra egin duten idazleei. Baita be era batera edo bestera lagundu dutene herritarrei «zuok emaniko argazki eta zuoi egindako elkarriketen bidez kaleratzen baitugu urteko Hondarroa urtekaria».
OHZk bere web orrialdean informazio gehiago jarri du eskura.